Albistea entzun

Peña II.a-Albisu 22-14 Altuna III.a-Mariezkurrena II.a

Peña eta Albisu, finalera

Baikoko bikoteak irabazi du finalean sartzeko norgehiagoka erabakigarria, eta eurek jokatuko dute Elezkano-Zabaletaren aurka. Albisu izan da neurketako jokalaririk onena.

Jon Ander Albisu, aurreko neurketa batean.
Jon Ander Albisu, aurreko neurketa batean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko maiatzak 2 15:40

Elezkano II.a-Zabaleta Peña II.a-Albisuren aurka. Hori izango da aurtengo Binakako Txapelketa nagusiko finala. Baikok bikote bakarra sartu zuen finalerdietako ligaxkan, baina hura finalera iritsi da gaurko garaipenari esker (22-14 Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren aurka). Neurketako jokalaririk onena Albisu izan da, eta zortzi urte geroago berriz ere final bat jokatuko du ataundarrak. Peñak, berriz, bere lehen parte hartzean lortu du finalerako txartela.

Tolosarrak ez du nahi bezala hasi gaurko partida, motz atera baitu lehen sakea. Ez zirudien seinale ona zenik, baina errealitatea bestelakoa izan da: hasieratik aurrea hartu dute Baikokoek. Albisu nagusitu da atzeko koadroetan, eta Altunari ez dio jokoan sartzen utzi. Amezketarrak behin eta berriz ikusten zuen pilota buruz gain igarotzen, eta, gainera, Mariezkurrenak ez du bere arratsalderik onena izan. Hainbat pilota huts egin ditu atzelariak; guztira, zortzi.

Peñak ere ondo baliatu ditu aurrean izan dituen aukerak, eta egin ditu pare bat gantxo ikusgarri. Gauzak hala, denbora gutxian hautsi dute neurketa: 17-7 aurreratu da Baikoko bikotea. Orduan hasi da gogortzen neurketa. Altuna jokoa nahasten saiatu da —lortu ere egin du une batzuetan—, eta Mariezkurrenak ere orduan jo ditu bere pilotakadarik onenak. 18-11 gerturatu dira lehendabizi, eta 20-14 ere jarri dira. Peñak, ordea, asmatu du neurketa amaitzen.

Finala

Gaurko matematikak errazak ziren: irabazten zuen bikoteak eskuratuko zuen finalerako txartela, eta, beraz, Elezkano-Zabaletaren aurka jokatzeko eskubidea.

Printzipioz, faboritoak Aspekoak izango direla dirudi, baina edozer gerta daiteke neurketa bakarrera. Joan den astean Elezkanok eta Zabaletak 22-8 irabazi zieten Peñari eta Albisuri, baina lehen faseko bi neurketak Baikokoentzat izan ziren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Aitor Manterola Garate

Elezkanok eta Zabaletak batetik, eta Peñak eta Albisuk bestetik, igandeko finalerako pilotak aukeratu dituzte Bizkaia pilotalekuan. Baikoko bikotearenak bizixeagoak dira.

Santiagotarrakeko arraunlariak, larunbatean, Orioko estropadan. ©JOXE MARI OLASAGASTI

«Denok izan ginen irabazleak»

Aitor Manterola Garate

Arraunean egun historikoa izango da 2021eko maiatzaren 1a: lehen aldiz jokatu zen emakumeen zortziko ontzien Gipuzkoako Txapelketa, Orion. Bide luze baten hasiera beharko luke.

Danel Elezkano, pilota bat eskuetan duela, herenegun, jaioterrian, Zaratamon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Txarrenari ere onena atera dio

Julen Etxeberria

Danel Elezkanok kolpe gogorra hartu zuen Aspek aurreko binakakotik kanpo utzi zuenean. Orduan bizi izandakoak «asko» ikasteko eta gauza batzuk «gehiago baloratzeko» balio izan diola dio; batez ere, «gertukoen maitasuna sentitzea».

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Finala ez da izango gure arteko azken partida bezalakoa»

Julen Etxeberria

Txapelketa ikusgarria egin du Zabaletak, eta makina bat laudorio jaso. Eskertu egin ditu, baina zehaztu du «kasu gutxi» egiten diela. Lana biribiltzea besterik ez du buruan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna