Albistea entzun

Txertaketaren inguruko mezu faltsuez ohartarazi du Osakidetzak

Iraungitzear leudekeen dosiak ez botatzeagatik, Durangaldean dosi horiek hartzeko jendea eskatu dute, sare sozialetan zabalduriko testu faltsu batzuetan.

Mezu faltsuaren irudia. Osakidetzak ohartarazpen batekin zabaldu du.
Mezu faltsuaren irudia. Osakidetzak ohartarazpen batekin zabaldu du. Osakidetza Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko maiatzak 3 13:56

Osakidetzak ohartarazi du sare sozialetan mezu faltsuak zabaldu dituztela txertaketaren inguruan. Horietako baten irudia eskaini du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoak.

«Hurrengo mezua zabaltzen ari da eta ez da egia», idatzi du Osakidetzak bere Twitterreko kontuan. Mezuaren irudiarekin lagundu dute ohartarazpena. Hau irakur daiteke gazteleraz zabalduriko testuan, hitzez hitz: «Durango, Amorebieta, Berriz, Elorrio, Matiena edo Zaldibarko 65-69 urteko jendea ezagutzen baduzue, esan iezadazue, mesedez; ehun topatu behar ditugu gaur txertatzera joateko. Bestela, bota egin beharko dira txertoak».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzainak itxiera perimetrala kontrolatzen. ©Endika Portillo / Foku

Euskal Herri osoa arintze fasean da

Berria

Espainiako Gobernuak gauerdian indargabetu du alarma egoera, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.

Ipar Euskal Herriko erakundeetako eta ikastoletako ordezkariak, Herri Urratseko agerraldian. ©Herri Urrats

Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki

Berria

Ikastola bakoitzak bere festa ospatu du gaur, pandemiak baldintzatutako bigarren Herri Urratsen. Seaskak bosgarren kolegioa behar du, eta Boga kanpaina abiatu du dirua biltzeko asmoz.

PCR probak egiteko gune bat, Iruñean, artxiboko argazki batean. ©Iñigo Uriz/ Foku

Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia

Berria

537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.