Lan gatazkak

H&M dendetako langileek greba mugagabea hasi dute

Suediako kateak 56 langile kaleratu nahi ditu. 

H&Mko grebalariak, gaur. ELA
Iker Aranburu.
2021eko maiatzaren 3a
12:21
Entzun

Egun batzuetako lanuzteen ondoren, greba mugagabea hasi dute H&M jantzi denda kateko langileek. «Jarraipen zabala» izaten ari dela ziurtatu du enpresan gehiengoa duen sindikatuak, ELAk.

Suediako multinazionalak abian jarritako berregituraketak Hego Euskal Herriko zortzi dendari eta 229 langileri eragiten die. Horietatik, 56 joan daitezke kalera. Haien artean asko dira Donostian itxitako COS dendakoak.

ELAk salatu du enpresak aurkeztutako espedientea ez datorrela bat krisi ekonomikoarekin. «Alderantziz: H&M enpresa oro har errentagarria da, 2019an ia 22.000 milioi euro fakturatu eta 1.270 milioiko irabaziak izan zituelako. Hala ere, datuak aldekoak izangatik ere, aurkeztutako egokitzapenak 1.000 pertsonari baino gehiagori eragingo die estatu osoan».

Beste jantzi kate handiek bezala, Internet bidezko salmenten gorakada ikusi du H&Mk, eta bere negozioa berregiratu behar duela azaldu du.

Kaleratzeen ordez, langileen lanaldia murrizteko eta enplegua banatzeko eskatu du ELAk, eta sortzen diren lanpostu berrien kasuan (bezeroarentzako arreta, biltegia, logistika eta banaketa...), ez daitezen azpikontratatu eta deslokalizatu, eta lan-baldintza eskasagoetan izan daitezen saihesteko neurriak ezarri ditzatela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.