Albistea entzun

Lan gatazkak

ITP Castingseko langile bat salatu dute greba garaiko istiluengatik

Langile batzordearen ustez, haien jarduna kriminalizatu nahi dute, eta akusatuak jazarpena salatu du, «lekukotza faltsuen» ondoren.

ITP Castingseko langileen manifestazio bat.
ITP Castingseko langileen manifestazio bat. Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko maiatzak 3

ITP Aero Castingseko zuzendaritzak —Lehen PCB zena— eta Segurtasun Sailak Zigor Azpiolea enpresako langile eta LABeko delegatua salatu dute neguko grebako egun batean egondako istiluengatik. Iragan urtarrilaren 16an greba egin ez zuten langileak Barakaldoko plantara (Bizkaia) zeramatzan autobusari kalteak eragin izana egozten diote. Akusatuak «testigantza faltsuak» salatu ditu, eta batzordeak haien jarduna «kriminalizatzen» saiatzen ari direla. Ekainaren 24ean deklaratu beharko du, Barakaldoko (Bizkaia) epaitegian, eta langileek haren aldeko kanpaina bat abiatu dute ITP Errepresiorik ez lelopean.

ITPko langile batzordeak elkartasuna eskaini dio salaturiko langileari, eta salatu du enpresak grebalarien jardunari «zilegitasuna kentzeko» kanpaina abian jarri zuela, eta testuinguru horretan sartu dute salaketa. Gogoratu dute egun horietan Ertzaintza «modu oso bortitzean» oldartu zela langileen aurka, «borrakadaka eta ostikoekin, eta protestaldi baketsu batean sudurra hautsi ziotela Javi Gomez CCOOko Industria arduradunari. Batzordeak, halaber, jardun sindikalaren aurkako jazarpena ikusten du salaketaren atzean: «Zerbait orokorragoa da. Gaur PCB-ITPko zuzendaritza da, baina bihar gatazka bat duen edozein lantokitan ager daiteke».

Azpioleak «oso lasai» dagoela adierazi du, eta «lekukotza faltsu» baten bitartez langileak kikildu nahi dituztela. Salatu duenez, enpresa eta patronalaren asmoa langileek erregulazio espedientea «txintik esan gabe» onartzea da, eta horretarako «Jaurlaritzaren laguntza handia» jaso duela. PCBko langileek bi hilabete egin zituzten greban 82 kaleratze eragin ditzakeen erregulazio espedientea gelditzeko ahaleginean. Epaiketa iragan asteartean izan zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Grebara deitu duten sindikatuetako ordezkariak, atzo, Iruñeko Kondestablearen jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako langile publikoak grebara deitu dituzte hilaren 15erako

Itsaso Jauregi

ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilasen arabera, gobernuak ez du negoziatzeko borondaterik izan
Federico Lopez, Jose Luis Zubeldia, Juan Mari Perez, Bittor Eskisabel eta Jose Mari Lazkano. ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Gure dirua eskatzen dugu; iruzur egin digute»

Maddi Iztueta Olano

Geroako Kaltetuak plataformako kideek estatutua aldatzea eta horren berri ez ematea egozten diete zuzendariei eta sindikatuei. Helburu argia dute: euren dirua, nahi duten eran, berreskuratzea.
Lan ikuskari bat, lantegi batera egindako bisitan. ©Berria

Ikuskatu ostean, 8.760 kontratu mugagabe bihurtu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Olatz Silva Rodrigo

Lan Ikuskaritzak 18.700 jarduketa baino gehiago egin ditu iaz, eta 7,5 milioi euro jarri ditu isunetan. Gutuna jaso ostean, langileen kontratuak erregularizatu ez dituzten enpresek ikuskariaren bisita jasoko dute 2023an.

Ilunion enpresako eraikinaren kanpoaldea. ©@ILUNION / Twitter

Ilunioni prestazioen %30eko errekargua jartzeko eskatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak

Maddi Iztueta Olano

Iazko maiatzean enpresako langile batek izandako istripu baten harira aurkeztu dute eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzari eskatu diote Ilunioni 2.451 euroko isuna jartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.