Albistea entzun

13/13 auzia

Uztailean egingo dute 13/13 epaiketa handia, Espainiako Auzitegi Nazionalean

Zortzi auzipetuetatik seik azaldu dute gaur, Bilbon, fiskaltzak euren aurka 77 urteko espetxe zigorra eskatu duela. Euren kontrako polizia operazioa ezker abertzaleak «konfrontazio armaturik gabeko agertoki politikoa» bilatzeko eginiko saiakera zapuzteko gauzatu zutela adierazi dute.

13/13 auzian epaituko dituztenetako seik gaur goizean Bilbon emaniko pesntaurrekoa.
13/13 auzian epaituko dituztenetako seik gaur goizean Bilbon emaniko pesntaurrekoa. Oskar Matxin Edesa / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko maiatzak 3 08:11

Zortzi pertsona epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean uztailaren 12an: Arantzazu Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi. Fiskaltzak denera 77 urteko espetxe zigorra eskatu du haien kontra. Zortzi auzipetuetatik sei agertu dira hedabideen aurrean epaiketaren berri emateko. Beste biek ez dute egoterik izan, osasun arrazoiak direla medio.

Polizia operazioa 2010eko apirilean egin zuten, eta presoen defentsan aritzen ziren 13 pertsona, abokatuak tartean, atxilotu zituzten.

«Gure etxeak eta bulegoak hankaz gora jarri, goitik behera miatu eta atxilo inkomunikatu gintuzten; bost egunez galdekatu, eta gutako hainbatek tortura larriak jasan genituen», adierazi dute. Operazio hura zer testuingurutan egin zuten deskribatu dute jarraian: «Ezker abertzalea bete-betean zebilen konfrontazio armatutik gabeko agertoki politiko berria eraikitzeko oinarriak gorpuzten, betiere indarkeria adierazpen guztiak Euskal Herrian desagertzea bilatzen zelarik». Eurak «modu aktiboan» ari ziren lanean «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa agertoki berrira egokitzen laguntzen eta eragile aktiboa izan zedin». Orduan, hainbat polizia operazio egin zituztela gogoratu dute; besteak beste, Bateragune deiturikoa eta Herrira plataformaren aurkakoa. Euren aurkako operazioa presoekin eginiko ahalegina «zapuzteko» saiakera bat izan zela salatu dute.

Hamaika urteren buruan, oraindik ere «gatazkaren ondorio ugari konponbiderik gabe» daudela nabarmendu dute, eta horretan «ardatza» Espainiako Auzitegi Nazionala izan dela salatu dute. «Garaiko 'ezpata hotsak' egungo 'toga hotsak'» direla esan dute.

ETAk jarduera armatua, hain zuzen ere, duela hamaika urte utzi zuela gogora ekarri dute, eta bost urte direla desegin zenetik. Horrez gain, Herrira-ren kontrako auzian irtenbidea lortu zela adierazi dute. Horregatik, 13/13 auzia «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi dute.

Presoak «atzerapen gehiagorik gabe etxeratzeko garaia» dela esan dute, eta gatazkaren beste ondorio guztien orbainak «ondo ixten saiatzeko» garaia dela. Euren ekarpena «agertoki berriaren aldeko apustua sendotzea» izan dela gaineratu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Atzoko Bilboko atxiloketen une bat. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Aske utzi dituzte Ernairen protestetan atxilotutako gazteak

Berria

Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Bilbon eta Gasteizen, atxiloketak salatzeko.

Mixel Berhokoirigoin, 2002ko irudi batean. ©BERRIA

Mixel Berhokoirigoin: «Onak izan behar dugu ez bakarrik diskurtsoetan»

Mikel P. Ansa

Lurra eta jendea eta Euskal Herria. Mixel eta Berhokoirigoin. Laborantzaren, Euskal Herriaren egituratzearen, bakegintzaren eta herrigintzaren engaiamendua erakutsi ditu bizi guzian ELBren sortzaileetarik, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren lehen lehendakari eta bakearen artisau izan zenak. Horra BERRIAk egin zizkion elkarrizketetan utzi zituen erantzunen sorta bat.

Kanboko ekitaldian

Etxegarai: «Gizon justu baten heriotza»

Berria

Besteak beste, Sarek nabarmendu du bere lana giltzarri izan zela «Euskal Herria bake bidean kokatzeko».

Arnaldo Otegi, apirilaren 14an, Eibarren (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Bilkideen %88k babestu dute zuzendaritzarako proposamena

Jon O. Urain

Hegoaldeko lau herrialdeetako arduradunak ere bozkatu dituzte; %87tik gorako babesa jaso dute guztiek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.