Lan istripuak
Langile bat hil da Zornotzako Forging enpresan
Bihotzekoak jota hil da. Aurten lanean hildako hemeretzigarren behargina da.

Langile bat hil da astelehen arratsalde honetan Zornotzako Forging Steel Products enpresan (Bizkaia). Sindikatuek jakinarazi dutenez, bihotzekoak jota hil da. 46 urte zituen. Aurten lanean hildako hemeretzigarren behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera. Gertaturikoa salatzeko eta hildakoaren senideei babesa agertzeko, astearte honetan lankideek ordu erdiko etenaldia egingo dute, eta elkarretaratze bat antolatu dute, 13:30ean, enpresako atarian.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.