Lan istripuak

Langile bat hil da Zornotzako Forging enpresan

Bihotzekoak jota hil da. Aurten lanean hildako hemeretzigarren behargina da. 

Lan istripu bat salatzeko elkarretaratze bat. MARISOL RAMIREZ (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko maiatzaren 3a
20:55
Entzun

Langile bat hil da astelehen arratsalde honetan Zornotzako Forging Steel Products enpresan (Bizkaia). Sindikatuek jakinarazi dutenez, bihotzekoak jota hil da. 46 urte zituen. Aurten lanean hildako hemeretzigarren behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera. Gertaturikoa salatzeko eta hildakoaren senideei babesa agertzeko, astearte honetan lankideek ordu erdiko etenaldia egingo dute, eta elkarretaratze bat antolatu dute, 13:30ean, enpresako atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.