Albistea entzun

Mugak

Baserritar batek Frantzia eta Belgika arteko muga aldatu du, istripuz

Traktorearekin pasatzeko traba egiten ziola, mugarria mugitu du, eta Frantziari lurralde koska bat kendu dio.

Mugituriko mugarria.
Mugituriko mugarria. David Lavaux Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko maiatzak 5

Bolo-bolo ibili da Belgikako eta Frantziako komunikabideetan Valoniako (Belgika) nekazari bat protagonista duen istorio bitxia. Traktorearekin bere sorora sartzeko traba egiten ziolakoan, Belgika eta Frantzia arteko muga markatzen duen harria mugitu egin du, eta, horren bidez, herrialdeen lur eremuak aldatu ditu, Belgikaren mesedetan.

Kontatu dutenez, historiazale batek zabaldu du gertatutakoa: basoan zebilela, mugarria ikusi du, eta konturatu da bere lekutik 2,29 metro mugitu dutela. 1819ko data du zizelkaturiko harriak.

1820. urtean ezarri zuten gaurko muga bi herrialdeen artean, Napoleon Bonapartek Waterlooko bataila (1815) galdu ostean. Baina mugaren ibilbidea urte bat lehenago finkatu zuten. Geroztik ez da mugitu, orain arte.

Bitxikeria umore onez hartu dute mugaren bi aldeetan. Irabazitako eremuarekin pozik agertu da hedabideetan Erquelinnes (Belgika) herriko alkatea. Eta aldameneko Bousignies-sur-Roc (Frantzia) herriko auzapezak adierazi du hobe dela «beste muga gerra bat saihestea».

Erquelinnes (Belgika) eta aldameneko Bousignies-sur-Roc (Frantzia) herrien arteko muga, gorriz. BERRIA

Gauza serioa ziren mugarriak, satelite bidezko kartografia zabaldu aurretik. Euskal tradizioan askotan agertzen dira mugarriak, eta haiek mugitzen dituztenen aurkako zigorrak.

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialariak Euskal pentsamendu majikoa liburuan ematen ditu horietako batzuen berri.

Istorioetako batean, apaiz baten artaldea zaintzen zuen gizon batek ohitura zuen besteen lursailetan sartzeko, eta, hori errazteko, mugarri bat bere lekutik atera eta leize zulo batera bota zuen. Apaizak esan zion horrelakoek infernuko zigorra zekartzatela, eta harriaren bila joateko. Ohartarazi zion mugarria berriz bere lekuan jarri arte ezingo zuela besterik ukitu, ihartu nahi ez bazuen. Harria bizkarrean zeramanean, aulki bat ukitu zuen, istripuz, eta hatz bat sikatu egin zitzaion.

Belgikako nekazariak ez du halako zigor mitologikoen beldurrik izango, noski. Baina Erquelinnes herriko alkateak eskatu dio mugarria bere lekura itzultzeko, eta ohartarazi dio auzitegira eraman dezaketela bere kabuz egiten ez badu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Ingurukoei maite ditudala esateko modua da poesia»

Unai Etxenausia

Zorione Erezuma olerkigileari barren-barrenetik ateratzen zaio poesia idaztea. Bere olerki ikuskizunak «meditazio bidaia mistiko» moduan definitzen ditu.
Haurrak eta Hazi eta Ikasiko boluntarioa eskolako lanak egiten, Morlanseko lokalean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Irakasle, konplize eta bidelagun

Jakes Goikoetxea

Donostiako Hazi eta Ikasi elkarteak eskolako lanak egiten eta ikasten laguntzen die zailtasunak dituzten familietako haurrei. Haurren itxaron zerrenda luzea dute, baina boluntarioak falta dituzte, boluntario euskaldunak.
Iñaki Zarraoa, Alberto Surio, Josu Ortuondo, Maite Iturbe, Jose Maria Gorordo eta Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusi ohiak eta Andoni Aldekoa gaur egungo zuzendari nagusia, atzo, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aldekoak esan du EITBk datozen aldaketei aurre egin behar diela

Urtzi Urkizu

EITBren 40. urteurreneko ekitaldia egin dute, Bilbon. Politika, kultura, gizartea eta ekonomia arloetako 300 gonbidatu inguru bertaratu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...