Albistea entzun

Kazetaritza

Eurobasquek Irune Lasa BERRIAko kazetariari eman dio 2020ko kazetaritza saria

Lasak azaroan argitaratutako 'Gurinezko mendien Europa hura' erreportajea saritu du Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak. Epaimahaiak nabarmendu du Europa nekazaritzaren arloan integratzearen garrantzia lantzen duela artikuluak.

Irune Lasa BERRIAko kazetaria, Eusko Ikaskuntzaren jardunaldi batean, 2018an.
Irune Lasa BERRIAko kazetaria, Eusko Ikaskuntzaren jardunaldi batean, 2018an. Eusko Ikaskuntza Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 6 13:34

Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso du Irune Lasa BERRIAko kazetariak. Zehazki, Lasak 2020ko azaroaren 8an argitaratutako Gurinezko mendien Europa hura artikulua saritu du kontseiluak; hartan, Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia lantzen du kazetariak.

Prentsa idatziaren modalitatean saritu dute Lasa. Eurobasquek adierazi duenez, artikulu horrek Europa nekazaritza sektorean integratzearen garrantzia lantzen du, eta azpimarra egiten du Batasunak Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma dela-eta duen erronkan.

Epaimahaiak gai horrek Euskal Herriarentzat duen garrantzia nabarmendu du, eta azpimarra egin du nekazaritzak duen balio estrategikoan «elikagaien ekoizpena bermatu eta Europako Batasunarekiko independentzia indartzeko».

Saria datorren astelehen goizean jasoko du Lasak, Gasteizen, Eurobasquek Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egingo duen ekitaldian.

Lasaren artikulua BERRIAk azaroaren 8an Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformari buruz argitaratutako erreportaje eta elkarrizketa sortaren ale bat da. 

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Musika ekoizleok artistak ere bagara»

Unai Etxenausia

Musika urbanoa ekoizten hasi zen Denso duela bost urte. Euskal Herrian indarra hartzen ari den generoa dela nabaritzen du. Horregatik, estudio profesional bat irekitzeko apustua egingo du.
Ezkerretik eskuinera, Eider Amundarain Zaldibiako Lardizabal eskolako zuzendaria, Eñaut Agirre eta Zineb el-Ghaouti gurasoak, eta Karmele Perez Huheziko irakaslea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eskola denentzat izan dadin

Ane Insausti Barandiaran

Eskolako funtzionamendua euskaraz izan dadin, baina, era berean, edukiak guraso guztiek uler ditzaten, proiektu bat abiarazi dute Zaldibiako eskolan. Guraso euskaldunak eta migratzaileak elkarrekin ari dira baliabideak sortzen. Orain arte egindako bidea aztertu dute, jardunaldi batzuetan.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

«Ipuinetako lizentziak hartu dituzte bertsolariek»

Urtzi Urkizu

Bertsolari Txapelketa Nagusiko ETBko emanaldietan analisiak egiten aritu da Martin, Ilaski Serrano esatariaren alboan. Hala arituko da hilaren 18ko finalean ere, Iruñean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...