Albistea entzun

Bertsolari txapelketa

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalistak aukeratu dituzte

Iñaki Viñaspre eta Unai Anda; Martin Abarrategi eta Manex Agirre; eta Manuel Bendala eta Oihane Perea lehiatuko dira hilaren 22ko finalean, Legution

Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, larunbatean Amurrion egin zen lehen finalerdian
Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, larunbatean Amurrion egin zen lehen finalerdian Bertsozale elkartea Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 10

Joan den asteburuan jokatu ziren 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalerdiak. Larunbatean izan zen lehena, Amurrion, eta igandean bigarrena, Gasteizen. Iñaki Viñaspre eta Unai Anda gailendu ziren lehenengoan, eta, hortaz, zuzenean klasifikatu ziren finalera. Bigarren finalerdia Martin Abarrategik eta Manex Agirrek irabazi zuten, atzo. Halaber, atzo jakin zen hirugarren bikote finalista zein izango zen: Manuel Bendalak eta Oihane Pereak lortu zuten asteburuko hirugarren kalifikaziorik onena. Finala hilaren 22an izango da, Legution.

Hiru bikote izan ziren lehen finalerdian: Irati Anda eta Aroa Arrizubieta; Manu Bendala eta Oihane Perea; eta Iñaki Viñaspre eta Unai Anda. Gai jartzailea Oier Azkarraga izan zen, eta epaileak Patxi Aizpurua, Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez eta Fernando Sopelana.

Bestalde, bikote hauek aritu ziren kantuan igandean: Martin Abarrategi eta Manex Agirre; Peru Abarrategi eta Beñat Garaio; eta Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta. Gai emaile lanetan Eli Plazaolak jardun zuen, eta Aitor Jimenez, Fernando Sopelana, Ekaitz Elorriaga eta Patxi Aizpurua izan ziren epaimahaiko kideak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...