Albistea entzun

Bilketa

Apirilera arte %9,8 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunen bilketa

Hiru ogasunek 4.177.7 milioi euro bildu dituzte urteko lehen lauhilekoan, eta iazkoan, martxo-apirileko itxialdia tarteko, 3.802.8 milioi izan ziren, ia %10 gutxiago

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera bat, iaz, pandemia iritsi aurretik.
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera bat, iaz, pandemia iritsi aurretik. JUANAN RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko maiatzak 14

2021eko lehen lau hilabeteetan 374,9 milioi gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, iazko epe berarekin alderatuta. Esan beharrik ez dago: martxoko erdialdera iritsitako itxialdiak erabat baldintzatu zuen orduko datua, eta hori aintzat hartu gabe ezin da azaldu aurtengo igoera. Besteak beste, PFEZaren itzulketek esplikatzen dute alde hori hein batean.

Igoerarik handiena Gipuzkoako Ogasunak izan du, %21,6koa izan baita. 1.025 milioi bildu ditu urteko lehen zati honetan, 182 gehiago iazko epe beraren aldean. Ogasunak berak azaldu du datuak ezin direla alderatu, iaz atzeratu egin baitzituen PFEZaren sarrerak, eta bilketa apaldu zuen horrek. Dena den, eboluzio ona dela esan du, %40,6ko igoera izan baita BEZean, esaterako.

Bizkaiak %7,1eko igoera izan du bilketan, 2.632,7 milioi euro; ikasturte osorako aurreikusitako %36 da hori. Bizkaiko Ogasunak ere nabarmendu du iazko egoera eta aurtengoa alderatzean kontuan hartu behar direla itxialdiak iaz eragindakoak. Aurten, gainera, autonomoei 112 milioi euroren ordainketa atzeratu zaie.

Araban, berriz, bilketaren hazkundea ez da handia izan, bakarrik %3,5ekoa. 37 milioi euroren ordainketak atzeratu ditu ogasunak, COVIDa dela eta. Apirila arte 520 milioi euro bildu ditu. Zerga zuzenean bidez, 236,7 milioi jaso ditu, %7,1 gutxiago. PFEZaren bidez, esaterako, 201,5 milioi bildu ditu, ia %10 gutxiago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iberdrolaren Wikinger parke eolikoa, Alemaniako uretan. ©IBERDROLA

INDUSTRIA KRESAL HAIZETAN

Irune Lasa

Energia berriztagarriak behar dira, gero eta gehiago, ahalik eta gehien. Argindar 'garbia' lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Eta hor dago euskal industria.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean. ©BERRIA
Artxiboko irudian, laneko heriotza bat salatzeko elkarretaratzea Iruñean ©Inigo Uriz / Foku

Behargin bat hil da Bergaran

Irune Lasa

Markinako behargin bat hil da Bergarako Fagor Ederlanen lantokian «lan istripu ez traumatikoan», salatu du LAB sindikatuak. Beharginak 44 urte zituen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.