Albistea entzun

Zubi / Bridge / Zubi

 

Center for Basque Studies-eko irakasleak - University of Nevada (Reno) -

2021eko maiatzak 14 17:02

Gorka Aulestia Txakartegi literatura-ikertzaile, irakasle eta euskaltzaina zubi (bridge) lanak eginda joan zaigu. Heriotzaren aurrean, ura geratu egiten da ibaiko presan, eta ur geldiak ez du errotarik mugitzen, baina Gorkaren bizitza-iturriak ur laster emankorra utzi digu hurbiletik ezagutu genuen guztioi. Ur laster horren gainean eraiki zituen Gorka Aulestiak hainbat zubi. Ordudanik, eroso ibili ditugu zubi horiek hainbat euskal ikertzailek, itzultzailek eta irakaslek.

1987an, bertsolaritzak artean ingelesezko ikerketetan sonarik ez zuenean, Amerikako Estatu Batuetako akademiara ekarri zuen Gorkak euskarazko herri-kultura bere doktore-tesiarekin (Improvisational Poetry from the Basque Country). Garai horretan, Nevadako Renoko Center for Basque Studies ikerketa zentroari eskainia egon zen Gorkaren ondarroar adore kresaltsua. Han egin zuen bertsolaritzari buruzko tesiaren defentsa, eta han argitaratu gerora Basque-English-Basque hiztegiak (1989/1990, Linda Whitekin batera), bai eta irakasle, ikerlari eta editore lanetan jardun ere. Herri-literatura akademiara hurbildu zuen, euskara mundura, euskal tradizioa hogeigarren mendera.

Zubi-lanaren aldeko kartsua zen Gorka, eta zubigintzan jarduteko dohain nabarmenak zituen: beti izan zen ikertzaile eskuzabal, irakasle adoretsu eta lankide leial. Gaur egun Nevadako Unibertsitateko irakasle garenok eskerrak eman nahi dizkiogu Gorkari, eta haren lanaren aitzindaritzapean lanean jarraitzeko asmoa erakutsi nahi dugu hogeita bat garren mendean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna