Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Lan gatazkak

Tubacexek baldintzak hobetzea eskaini die langileei, greba bertan behera uztearen truke

Aldi baterako erregulazioa egin osteko langileei eustea eta kaleratutakoen kalte ordainak handitzea proposatu du.

Tubacexeko langileak protesta batean.
Tubacexeko langileak protesta batean. Monika del Valle/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2021eko maiatzak 18

Tubacexek konpromisoa agertu du datozen hiru urteetan Arabako plantetan dituen lanpostuei eta soldatei eusteko, baldin eta langileek greba bertan behera uzten badute. Hala jakinarazi die zuzendaritzak Amurrioko eta Laudioko langile batzordeei eta langile guztiei igorri dien proposamenean. Enpresak, hori bai, ez ditu kaleratutako beharginak berriz hartuko, baina prest dago haien kalte ordainak hobetzeko.

Langileei bidalitako eskutitzaren arabera, zuzendaritza eta langile batzordea maiatzaren 11n elkartu ziren azkenekoz. Bilera hartan, langileen ordezkariei gogorarazi zieten aldi baterako erregulazio txostena auzitegien esku zegoela, eta, gainerako langileei dagokionez, «etorkizunerako proposamen bat» egingo zitzaiela. Bada, atzo jakinarazi zuen proposamen hori, ohar bidez. Enpresaren hitzetan, planteamenduak «susperraldiaren oinarriak ezartzea ahalbidetzen du».

Enpleguaren eta soldataren bermeaz gain, halere, proposamenak jasotzen du Aiaraldeko bi plantetan inbertsioak areagotuko direla, TTIn eta Aceralavan, premium produktuak handitzeko, batez ere, hidrogenoa garatzeko prozesuei eta automatizazioari eta produktibitatea hobetzeari lotuta. Horrez gain, enpresak adierazi du aparteko ordainsari bat ere onartu asmo duela 2022-2024 urteetarako, soldataren %1en parekoa litzatekeena, eta «planta bakoitzean bideragarritasun planaren helburuak lortzen direnean» pagatuko litzateke.

Proposamenak, ordea, «iraungitze data» du, enpresaren arabera: maiatzaren 31. Trukean, zuzendaritzak hila amaitu baino lehen «ekoizpena normaltasunera itzultzea» eskatzen du; alegia, langileak lanean hastea berriz. Izan ere, Aiaraldeko beharginek ostiralean beteko dituzte ehun egun greba mugagabea hasi zutenetik. Otsailaren 11n hasi zuten lanuztea, kaleratzeak salatzeko, eta, dagoeneko gauzatu badira ere, protestan ari dira oraindik. 95 langile zuzenean joan ziren kalera; 22 langilek enpresak eskainitako ordaina onartu zuten, eta beste hamabik erretiro aurreratua hartu zuten.

Aldaketak zuzendaritzan

Hain zuzen, Arabako hodigileak presidentea aldatuko du. Alvaro Bidegainek 70 urte bete ditu, eta, haren ordez, Francisco Garcia Sanz Volkswagen taldeko presidenteorde izandakoa izendatuko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miarritzeko Enplegu Zerbitzu Publikoa, artxiboko irudi batean. ©BOB EDME

Langabe saria lortzeko baldintzak zorroztu dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Lan egin beharreko gutxieneko epea luzatu du Frantziako Gobernuak, eta saria apalagoa izanen da. Sindikatuek salatu dutenez, «prekarioenak prekarioago» eginen ditu

Astearte honetan Ondarroan eginiko manifestazioa ©CCOO

Ia erabateko erantzuna izan du Bizkaiko arrain kontserbetako grebak

Jokin Sagarzazu

Soldata eta lan baldintza «duinak» eskatzen ari dira, baina salatu dute patronalak blokeatu egin dituela lan hitzarmena berritzeko negoziazioak. Mila langile inguru ditu sektoreak, gehien-gehienak emakumeak.

Tabernari bat bere negozioko kutxa elektrikoa erabiltzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sanchezek argindarren promesari eutsi arren, kontuak ez dira ateratzen

Xabier Martin

Azaroan %68 igo da argindarra, eta Espainiako Gobernuaren 2018ko prezioen promesa urrunago dago. Adituek diote «ezinezkoa» dela.

Jon Ander de las Fuentes Guuk-eko presidentea eta Juanan Goñi kontseilari ordezkaria. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek

Xabier Martin

Telekomunikazioko euskal konpainia horren %40 beste akziodunen esku zegoen, eta zati hori bereganatu du orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.