Albistea entzun

Zinema

Zinemazale Berriak programak euskarazko pelikulak emango ditu, merkeago

Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute egitasmoa, eta helburua da ikusle berriak joatea aretoetara. Hamabi pelikula ikusi ahalko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hemezortzi aretotan, asteburu goizetan, 2,90 euroan.

Alfonso Benegas Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteko presidentea eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, goizean, programaren aukezpenean.
Alfonso Benegas Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteko presidentea eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, goizean, programaren aukezpenean. Eusko Jaurlaritza Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 19

Zinema aretoetara publiko berria erakartzeko helburuarekin, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzarekin. Maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitarte, hamabi film proiektatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hemezortzi zinema aretotan. Euskarazko ekoizpenak eskainiko dituzte: hamabi proposamenak Zinema Euskaraz programaren barruan daude, estreinaldiak euskaratzea bultzatzen duen Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa. Asteburu goizetan emango dituzte filmok, eta sarrerak 2,90 euroan egongo dira.

2020. urtea «konpentsatzeko» sortu dute ekinbidea, antolatzaileek adierazi dutenez. Iaz, hiru lurralde historikoetako zinema aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituzten, 2019ko datuekin alderatuta, eta %65 ikusle gutxiago joan ziren.

Lurraldeka, bederatzi aretok parte hartuko dute Gipuzkoan —Principe, Antiguo Berri, Bastero, Villabona, Areria, Zumarraga, Beasain, Zarautz eta Niessen—, zazpik Bizkaian —Multicines Bilbao, Golem, Getxo, Durango, Bermeo, Mungia eta Muskiz— eta bik Araban —Gorbeia eta Florida—. Emanaldiei dagokienez, hau da egutegia, behin-behinean:

2021/05/23 Maya Erlea- Ezti jokoak

2021/05/30 Paddintong 2

2021/06/06 Asterix, edabe magikoaren sekretua

2021/06/13 Nur eta herensugearen tenplua

2021/06/20 Ballerina

2021/10/03 Oin handiaren semea

2021/10/10 Printze Txikia

2021/10/17 Mr Link

2021/10/24 Pokemon Pikachu Detektibea

2021/10/31 Tom eta Jerry

2021/11/07 Elfkins

2021/11/14 Smallfoot

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...