Albistea entzun

Zabaleta 8-22 Altuna III.a

Altunak jokatuko du Buruz Buruko txapelketako finala, Artolaren aurka

Amezketarra nagusitasunez gailendu zaio Zabaletari finalaurrekoan: 0-12 irabazten hasi da. Ekainaren 13an jokatuko du finala Artolaren aurka.

Altuna tanto bat ospatzen, gaur, Bilbon.
Altuna tanto bat ospatzen, gaur, Bilbon. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 30 17:35

Iñaki Artolak Jokin Altuna izango du parean Buruz Buruko txapelketa nagusiko finalean. Finalerako sailkatu zen atzo Altuna III.a, eta nola gainera: egurra eman zion Zabaletari, eta neurketa hasi eta gutxira ondo bideratua zuen garaipena. Amezketarra 0-12 irabazten hasi zen. Buruz Buruko finalean izango da bigarren aldiz jarraian.

Sakearekin min handia egin zion Altunak Zabaletari, eta nafarra ez zen eroso ibili kantxan. Neurketatik atera du Altunak, eta erreakzionatu duenerako beranduegi zen, gehien gerturatu den unea 8-18koa izan da, baina hortik aurrera falta zitzaizkion lau tantoak jarraian egin ditu Altunak. 

Gauzak hala, bi gipuzkoarren arteko finala jokatuko da ekainaren 13an Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Larunbatean Artolak 16-22 irabazi zion Rezustari Labriten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»

Pettan Uralde

Hamalaugarren denboraldia du De Marcosek Athleticen, eta egunez egun gozatzeko ideiarekin ekin dio sasoi berriari. Guardiako jokalariak Europan kokatu du taldearen helburua, eta lortuko dutelakoan dago.
Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du

Berria

Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari.

<b>Mikel Larrañaga, iaz, Urrezko Kopa irabazi berritan.</b> ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sei aizkolari ariko dira bihar Donostian, Urrezko Kopa xede

Berria

Aurrez kanporaketa gainditutako kirolariek udako garaikur nagusia izango dute jokoan, 19:30ean

Realeko jokalariak Take Kuboren gola ospatzen, gaur, Cadizen (Espainia). ©Roman Rios / EFE

Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen

Paulo Ostolaza

Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...