AEB-ak

Bidenek bertan behera utzi du Artikoan petrolioa eta gasa ustiatzeko baimena

Etenaldia behin-behinekoa da, ustiaketek ingurumenean izan dezaketen kaltearen norainokoa aztertu artekoa.

Johns Hopkins glaziarrra, Alaska hegoaldean. EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko ekainaren 2a
09:55
Entzun

Aurreko legealdiaren amaieran, AEBetako orduko presidente Donald Trumpek Artikoko Basoko Bizitza Babesgune Nazionalean gasa eta petrolioa ustiatzeko baimenak esleitu zituen. Bart gauean, baina, bertan behera utzi zituen horiek Joe Biden presidentearen administrazioak, argudiatuta gainbegiratu egin behar direla baimenak, argitzeko Ingurumen Politikarako Legea urratzen ote duten.

Artikoko herriek pozik hartu dute erabakia, baina ez hala errepublikanoek. Joan den urtarrilean, Trumpek babesguneko lurren %5 ustiatzeko baimena eman zuen, bere agintaldia amaitu aurreko egunetan. 76.800 metro koadroko eremuarekin, Artikoko babesgunea da AEBetako naturgune babesturik handienetako bat.

Errepublikanoak, ordea, ez datoz bat estatuburuaren erabakiarekin. Dan Sullivan eta Lisa Murkowski senatariek ohar bat plazaratu dute non salatzen duten erabakiak kolokan jarriko dituela Alaskako ekonomia eta energia segurtasuna. MIke Dunleavy gobernadore errepublikanoak ere ohartarazi du Trumpen administrazioak egindako esleipenak «baliozkoak» direla eta, beraz, gobernu federalak ezin dituela indargabetu.

AEBek urtarrilean eten zituzten behin-behinean gas eta petrolio ustiaketa guztiak, Bidenen aginduz. Estatuburu demokratak karguaren zina egin eta ordu gutxira iragarri zuen erabakia, urtarrilaren 20an bertan. Orduan azaldu zuen baimenek arau guztiak betetzen zituztela gainbegiratu beharra zegoela. Azterketa horren ostean, atzo jakinarazi zuen Deb Haaland Barne idazkariak Artikoko ustiaketak geldiarazteko erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.