Albistea entzun

Euskara

Eskualdeetako lehendakariek Macroni eskatu diote murgiltzea «segurtatzeko»

Frantziako Eskualdeetako hamahiru lehendakariek gutun bat helarazi diote Macroni: Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakia «ulertezina» dela erran diote

Murgiltze eredua defendatzeko manifestazioa egin zuten iragan larunbatean, Baionan.
Murgiltze eredua defendatzeko manifestazioa egin zuten iragan larunbatean, Baionan. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko ekainak 2 09:45

Iragan asteburuan mobilizazio jendetsuak izan ziren Frantziaren menpe diren herrialdeetan, Frantziako Konstituzio Kontseiluak murgiltze eredua eta zeinu diakritikoak konstituzioaren kontrakotzat jo izana salatzeko. Ordezkari politiko eta hautetsi anitzek salatu zuten ebazpena, eta, horren harira, Frantziako Emmanuel Macron presidenteak murgiltze sistema plantan atxikitzeko «bitartekoak» behar zirela erran zuen. Euskalgintzako eragileek eleetatik ekintzetara pasatzea galdegin zioten, orduan. Bestalde, Jean Castex Frantziako lehen ministroak erran zuen batzorde bat osatuko zutela murgiltze eredua atxikitzeko baliabideak atzemateko. Hala, Frantziako eskualdeetako lehendakariek gutun bat idatzi diote Macroni, murgiltze sistema «segurtatzeko baldintzak» atzeman ditzan galdetzeko.

Sinatzaileen artean ageri dira Alain Rousset Akitania Berriko lehendakaria, Valerie Pecresse Ile-de-Franceko lehendakaria, Laurent Wauquiez Auvernia eta Rodano Alpeak eskualdeko lehendakaria, eta Gilles Simeoni Korsikako presidentea, besteak beste. Prest agertu dira lan horretan parte hartzeko: «Zurekin batera tokiko hizkuntzetan egiten den murgiltze irakaskuntza segurtatzeko baliabideak atzeman nahi ditugu, itunpeko eskoletan zein eskola publikoetan. Heldu den sartzerako, familiei, ikasleei eta elkarteei hori zor diegu». 

Azaldu dute murgiltze ereduak emaitza pedagogiko onak lortzen dituela. «Hizkuntza bat baino gehiago jakitea aberastasun handi bat da gure gazteentzat. Frantsesa menperatzea lagun dezake, gainera», erran dute. Konstituzio Kontseiluaren ebazpena «ulertezina» egin zaie eskualdeetako lehendakariei, eta Molac legea «tokiko hizkuntzentzat lege aitzinamendu» bat izan zitekeela nabarmendu dute.

Hala, prest agertu dira parlamentariekin eta hezkuntza ikuskariekin elkarlanean aritzeko, «2021eko sartzea ahalik eta lasaiena izan dadin».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hainbat herritar Hendaiako hondartzako pasealekuan, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Bihartik, Ipar Euskal Herrian ez da maskararik jantzi beharko kanpoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Igandetik aitzina, ez da etxeratze agindurik izanen. Aldaketa espero baino lehenago sartuko dira indarrean, uztailaren 1ean espero baitzen bertan behera gelditzea.

Konstituzio Kontseluaren ebazpena salatzeko protesta egin zuten Baionan, maiatzaren 29an. ©Bob Edme

Konstituzio Kontseiluak murgiltzea onetsi du Seaskan, baina ez sare publikoan

Oihana Teyseyre Koskarat

Maiatzean emandako ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu, murgiltze ereduaren inguruan.

Espainiako presidente Pedro Sanchez, gaur, kongresuan. ©Txema Moya, EFE

Sanchez: «Laster utziko diogu kalean maskara erabiltzeari»

Uxue Rey Gorraiz

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek azaldu du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada «egonkortu» egin dela.

Iruñeko Rio Taberna, ostatuen barnealdea atzera irekitzea baimendu zen egunean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Nafarroak edukierak eta ordutegiak zabalduko ditu zenbait sektoretan

Uxue Rey Gorraiz

Ordubete atzeratuko da ostalaritza lokalen barnealdeen itxiera ordua; gauerdira arte izaten ahalko dira zabalik, gehienez %50eko edukiera erabilita. Kultur jardueretarako, %60n zehaztu dute muga. Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.