Albistea entzun

Intzidentzia tasa 70etik 110era emendatu da Iparraldean, aste batez

Pirinio Atlantikoetako prefeturak kontrolak «indartuko» dituela erran du.

Baionako PCR proba gunea, iragan udan.
Baionako PCR proba gunea, iragan udan. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko ekainak 2 10:05

Luzaz Frantziako Estatuko datu apalenak izan dira Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Azken astean, ordea, intzidentzia tasa azkarki emendatu da: 70etik 110era, hots, %57. Gabriel Attal Frantziako Gobernuko bozeramaileak erran du «datu kezkagarria» dela, eta «adi egonen» dela ondoko egunetako bilakaerarekin. Azken egunotan, Pirinio Atlantikoetako prefeturak PCR probak egiteko eta txertoak emateko baliabide gehiago jarri ditu Zuberoan, intzidentzia tasa 450era iritsi baita lurralde horretan. Eskualdeko Osasun Agentziako departamendu buru Maritxu Blanzacok prentsan esplikatu du «beste departamenduetan baino PCR proba gehiago» egiten direla Ipar Euskal Herrian eta Biarnon, eta, uste du «partez» horrek esplikatzen duela intzidentzia tasa handia, «gehiago xerkatzen delarik, gehiago atzematen baita».

Neurrien arintzeen bigarren fasean sartu da Ipar Euskal Herria, maiatzaren 19tik. Terrazak berriz zabaldu dituzte, eta etxeratze agindua 21:00etara gibelatu. Neurriak «betetzen» direla egiaztatzeko, Eric Spitz prefetak erran du kontrolak «indartuko» dituztela, egoera epidemiologikoa «ez okertze aldera». Ontsalaz, ekainaren 9an hastekoa da hirugarren fasea: edukierak handituko dituzte orduan, eta tabernen barnealdeak ireki. Etxeratze agindua 23:00etara gibelatuko dute, bestalde. Halere, Frantziako Gobernuak neurri murriztaileagoak ezartzeko eskumena du egoera «kezkagarria» duten lurraldeetan, nahiz eta oraindik ez duen halakorik egin, neurrien arintzea hasi denetik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Emakume bat Azpeitiko kaleetan (Gipuzkoa) ibiltzen ©Jon Urbe/ Foku

Positiboen ehunekoa %1,8 da Hego Euskal Herrian

Edurne Begiristain

Beste 178 kasu atzeman dituzte 9.659 proba diagnostikoetan.

Zumaiako Santiago hondartza, artxiboko irudi batean. ©FOKU

Euskal Herriko zortzi hondartzetan ez erretzea gomendatu dute

Jone Arruabarrena

Gaur hasi da Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzen sasoia, eta herrialde horietako zortzi hondartza batu dira kearen aurkako egitasmora.

Seaskako bigarren mailako irakasleek prentsaurrekoa egin dute goizean, Kanbon. ©Guillaue Fauveau

Azterketak euskaraz pasatzeko eskatu diote Seaskako irakasleek Blanquerri

Oihana Teyseyre Koskarat

Uztailaren 1ean manifestazioa eginen dute, 18:00etan, Donapaleun.

Hainbat lagun itsasotik gertu, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.