NIGERIA

Afrika mendebaldeko Estatu Islamikoa erakundeak dio Boko Harameko burua hil egin dela

Harekin zeraman lehergailu batek eztanda egin duenean hil omen da Abubakar Shekau.

Abubakar Shekau, Boko Haram talde islamistako buruzagia, 2014ko irudi batean. AFP
jone arruabarrena
2021eko ekainaren 5a
12:53
Entzun

Mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoak berretsi egin du Boko Harameko buruzagi Abubakar Shekauren heriotza. Estatu Islamikoaren kontrako eraso batean harekin zeraman lehergailu karga baten ondorioz hil omen zen, maiatzaren 19an.

Abu Musab Al Barnaui mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoaren buruak erakundearen zuzendaritzako kideei emandako hitzaldi batean baieztatu zuen Shekauren heriotza. Haren arabera, hildakoa «desobedientziaren eta ustelkeriaren burua» zen, eta Estatu Islamikoko kideak gertaeraz jabetu zirenean «poztu» egin zirela gehitu zuen.

Izan ere, mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoa Boko Haram taldetik banandu zen 2016. urtean, Abubakar Shekaurekin izan zituzten desadostasunen ondorioz. Haien arabera, ez zeuden ados Boko Haramen gehiegizko bortizkeriarekin, bereziki musulmanen aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.