Albistea entzun

Euskara

Arartekoak Iruñeko Udalari galdegin dio neurriak har ditzala euskarazko arreta bermatzeko

Hirigintza Gerentzia sailean 38 langile daude, baina postu bakar batean ere ez dago euskara eskakizunik ezarria

Iruñeko hizkuntz paisaian euskara zokoratuta dagoela salatu dute eragile askok.
Iruñeko hizkuntz paisaian euskara zokoratuta dagoela salatu dute eragile askok. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2021eko ekainak 7 14:23

«Herritarrek eskubidea dute Iruñeko Udalarekin eta haren sektore instituzionalarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko, eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko. Horregatik, udala behartuta dago herritarren eskubide hori betetzeko behar diren neurriak hartzera». Javier Enerizek, Nafarroako arartekoak, eskaera zuzena egin dio Iruñeko Udalari: neurriak har ditzala euskarazko arreta bermatzeko. Administrazioan Euskaraz taldeak aurkeztutako kexa bati erantzunez egin du galdea. Izan ere, udalaren Hirigintzako Gerentzia organismo autonomoan 38 egiturazko lanpostu daude, baina bakar batean ere ez dago ezarria euskara eskakizunik.

Maiatzaren 31n emandako ebazpenean, arartekoak balekotzat jo du Administrazioan Euskaraz taldearen salaketa, eta, udal ordenantzan xedatutakoa aplikatuta, udalak euskarazko arreta bermatu beharko lukeela berretsi. Orain, udalak bi hilabeteko epea dauka jakinarazteko arartekoaren gomendioa onartzen duen ala ez.

Administrazioan Euskaraz taldeak gogorarazi du azken urteetan zenbait alderdi politikok gobernatu dutela Iruñeko Udala, «eta, bitartean, Hirigintza Gerentzia euskaratik aparte ibili da, autonomo». Arartekoaren esku hartzea «eraginkorra» izanen delako esperantza agertu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hainbat herritar Hendaiako hondartzako pasealekuan, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Bihartik, Ipar Euskal Herrian ez da maskararik jantzi beharko kanpoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Igandetik aitzina, ez da etxeratze agindurik izanen. Aldaketa espero baino lehenago sartuko dira indarrean, uztailaren 1ean espero baitzen bertan behera gelditzea.

Konstituzio Kontseluaren ebazpena salatzeko protesta egin zuten Baionan, maiatzaren 29an. ©Bob Edme

Konstituzio Kontseiluak murgiltzea onetsi du Seaskan, baina ez sare publikoan

Oihana Teyseyre Koskarat

Maiatzean emandako ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu, murgiltze ereduaren inguruan.

Espainiako presidente Pedro Sanchez, gaur, kongresuan. ©Txema Moya, EFE

Sanchez: «Laster utziko diogu kalean maskara erabiltzeari»

Uxue Rey Gorraiz

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek azaldu du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada «egonkortu» egin dela.

Iruñeko Rio Taberna, ostatuen barnealdea atzera irekitzea baimendu zen egunean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Nafarroak edukierak eta ordutegiak zabalduko ditu zenbait sektoretan

Uxue Rey Gorraiz

Ordubete atzeratuko da ostalaritza lokalen barnealdeen itxiera ordua; gauerdira arte izaten ahalko dira zabalik, gehienez %50eko edukiera erabilita. Kultur jardueretarako, %60n zehaztu dute muga. Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.