Albistea entzun

Katalunia

Junquerasek adierazi du aldebakarreko bidea ez dela «bideragarria»

Gutun batean esan du independentismoak «zilegitasuna» irabazi behar duela, eta horretarako elkarrizketari zabalik egon behar duela. Indultuek «gatazka arindu» dezaketela dio.

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohia Omnium Cultural erakundearen ekitaldi batean, martxoan.
Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohia Omnium Cultural erakundearen ekitaldi batean, martxoan. Susanna Saez / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko ekainak 7 16:42

Behin gobernu akordioa egin eta legealdia hasi ostean, agerikoago egin dira ERC Esquerra Republicana de Catalunya eta JxC Junts per Catalunya alderdien arteko desadostasun estrategikoak. Azkenaldiko irmoen defendatu du gaur Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiak aldebiko bidea, La Sexta telebista katearen atarian eta Ara egunkarian publikatutako gutun batean: «Sinesten dugu egiteko modurik onena, beti defendatu izan dugun bezala, Eskoziako bidea dela. Adostasunaren eta akordioaren bidea, erreferendum adostuarena. Nazioartean berme eta aitortza gehien sortzen duen bidea da. Badakigu beste bideak ez direla bideragarriak, ezta desiragarriak ere, lortu beharreko helburutik urruntzen gaituztelako».

Gobernu berriaren eraketa baliatu du Junquerasek bere gogoeta plazaratzeko, eta azaldu du ERCk «hausnarketa sakon bat» egin duela, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondoko «akatsetan eta ondo egindako gauzetan» oinarrituta, eta horietatik «irakaspenak» atera dituela. Duela lau urte Espainiako Estatuari emandako erantzuna da horietako bat: «Kontziente izan behar dugu gizartearen zati batek ez zuela gure erantzuna guztiz zilegizkotzat jo». Horregatik, eskua luzatu die «beren burua baztertuta ikusi ahal izan zuten guztiei», azaldu duenez, helburua «denak barne hartuko dituen etorkizun bat» sortzea baita.

Independentismoak «alde guztietan» zilegitasuna irabazi behar duela adierazi du Junquerasek, eta, horrenbestez, inoiz ez diotela uko egingo «ez elkarrizketari, ezta negoziazioari ere». Aitortu du elkarrizketa politikoak berehalakoan «emaitza ukigarriak» emango dituela pentsatzea «sineskortasun handikoa» litzatekeela, baina, hala ere, bide hori alboratzea «arduragabea» litzatekeela nabarmendu du. «Konpontzen diren gatazka politiko guztiak, lehenago edo beranduago, mahai baten bueltan konpontzen dira, zeinetan alde guztiek libreki beren posizioak azaltzen dituzten». Zentzu horretan, zehaztu du independentismoak mahai horretan egin beharreko eskakizunak «herrialdean kontsentsu handiak» dituztenak izan behar direla: autodeterminazioa eta errepresioaren amaiera.

Esan du bigarren puntu horretara iristeko «jazarpen judiziala amaitzeko lehentasunezkoa» amnistia dela, eta azpimarratu du irtenbide hori, preso politikoei eta erbesteratuei ez ezik, gatazka politikoarekin lotutako auzi judizialen bat zabalik duten 3.000 lagunei ere aplikatu behar zaiela. Edonola ere, ­badira «gatazka arindu, errepresioaren mina leundu eta Kataluniako gizartearen mina eta sufrimendua gutxitu ditzaketen keinuak», ERCko presidentearen esanetan, eta «gatazkaren desjudizializazioan» koka daitekeen edozein keinu «lagungarria» dela adierazi du, indultuei erreferentzia eginez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Fa Populu Insemeren zerrendaburu Gilles Simeoni, iragan ostegun arratsaldean, Bastiako mitinean. ©#BARRA_ABILDUA#FAPOPULU_INSEME

Puzzle bat Simeonirentzat

Ander Perez Zala

Mugimendu nazionalistaren batasuna edo zatiketa baieztatuko dute Korsikan gaur egitekoak diren bozen lehen itzuliko emaitzek. Marcangeli eskuindarra izango da pisuzko lehiakide bakarra

 ©ELISA LONCON

«Maputxeok gure patua erabakitzea autodeterminazio ariketa politiko bat da»

Jon Ordoñez Garmendia

Elisa Lonconek argi du Txileko konstituzio berriak estatuaren nazioaniztasuna eta maputxeen hizkuntza eskubideak aitor ditzan hautatu dutela. Kargua onartuko lukeen arren, ez luke nahi Biltzarreko presidentetzak zeregin horretatik urruntzea.

Ebrahim Raisi kleriko kontserbadorea, hauteskunde egunean. ©ABEDIN TAHERKENAREH / EFE

Ebrahim Raisi aise gailendu da Irango presidentetzarako bozetan

Iosu Alberdi

Klerikoak botoen %62 eskuratu ditu. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da. Printzipalistenak izango dira botere exekutiboa eta legegilea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.