Albistea entzun

Museoak

Guggenheim museoari bi kimu egin nahi dizkiote Urdaibain

Gernikan zabalduko lukete horietako bat, Dalia lantegi zaharrean, eta Muruetako ontziolan bestea. Bide berde batek lotuko lituzke biak, eta artelanak jarriko lituzkete hor.

Urdaibaiko padura, eta ezkerrean, Muruetako ontziola. Hor jarriko dute museotako bat.
Urdaibaiko padura, eta ezkerrean, Muruetako ontziola. Hor jarriko dute museotako bat. Etxaburu Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren - Amaia Igartua Aristondo -

2021eko ekainak 8

Juan Ignacio Bidarte Guggenheimeko zuzendariak 2018an iragarri zuen museoa zabaltzeko lekuen bila ari zirela Gernika-Lumo (Bizkaia) inguruan. Urte batzuk lehenago, Busturia-Sukarrieta (Bizkaia) ingurura hedatzeko aukera aztertu zuten, baina atzera bota zuten gero egitasmoa. Museoaren 2018-2020 urteetarako plan estrategikoan ageri zen asmoa, eta atzo jakinarazi zuten behin betiko erabakia: Guggenheimi bi kimu egiteko asmoa dute Udaibain (Bizkaia): bat Gernikan, Dalia lantegi zaharraren orubean. Bestea Muruetako ontziolan. Lotuta egongo lirateke bi guneok, «bide berde» baten bitartez, atzo museoaren Fundazioaren Patronatuan esan zutenez.

«Museo eredu berri bat izango da, ekoizpen artistikoa, ekologia, teknologia, lotura soziala eta ikerketa uztartuko ditu, bisitariari esperientzia berri bat eskainiko dio, eta Bilboko Guggenheim Museoaren osagarria izango litzateke». Natura eta artea lotuko lituzke museook, adierazi dutenez. Izan ere, ez litzateke oinarrituriko eraikin berezietan, baizik eta «paisaia ikoniko» batean. Horretarako, nazioarteko lehiaketa bat antolatzeko asmoa dute, munduko artista, paisaiagile, arkitekto eta ekologo taldeek ideiak plazara ditzaten.

Izan ere, Urdaibai biosferaren erreserba izendatu zuten 1984. urtean. Horrez gain, Hegaztien Babeserako Zona Berezien egitasmoan dago, 1994tik. Museoko arduradunek esan dute Urdaibaiko egoitzek eskualdeko jarduera ekonomikoa suspertzea espero dutela, «Urdaibaiko ingurumena errespetatuta».

Bide berde horretan, arte instalazioak eta bestelako artelanak jarriko lituzkete, bi eraikinak lotzen. Denera 3.000 metro koadro erakusketarako leku irabazteko asmoa dute, kanpoaldea galeria bihurtuta. Oinez joan beharko lukete bisitariek, baina garraiobide elektriko batzuk jartzea ere pentsatu dute, hala nola bizikletak edo autobusak.

Egoitza berriak Europako Batasuneko Next Generation funtsekin ordaintzea espero dute. Eusko Jaurlaritzak sartuta du egitasmoa EBko diru laguntzak jasotzeko egitasmoen zerrendan. Zabalkuntzaren aurrekontua 120 milioi eurokoa da, eta horretako 81 EBtik letorke, gainerakoa hemengo erakundeetatik eta inbertsore pribatuetatik.

Bost urte iraungo lukete lanek. Urtean 140.000 bisitari jasotzea espero dutela esan dute.

«Bide luzea du egiteko»

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburuaren hitzetan, proiektuak «bide luzea egin du orain arte, eta oraindik ere bide luzea du egiteko». Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, «proiektua zertan dagoen eta 2008ko planarekin dituen desberdintasunak» azaldu zizkieten atzoko bileran Guggenheim museoko patronatuko kideei, baina, onartu duenez, «lehenengo eta behin jakin behar da ea aukera izango duen Europako funtsak jasotzeko, eta falta da ere proiektua puntuz puntu zehaztea». Funtsik jaso ezean, ez du baztertu egitasmoak beste finantza bide bat izan dezakeenik, baina ezta baieztatu ere: «Kasuan-kasuan, datozen hilabeteetan ikusi beharko da proiektuetako zeintzuek egingo duten aurrera eta zeintzuek ez. Ogasun sailak ikusi beharko du nola txertatzen diren funtsak».

Bestalde, Guggenheimen zabalkundea aukeratzat jo dute batzuek Picassoren Gernika (1937) udalerrira lekualdatzeko —besteak beste, Gernikako alkate Jose Maria Gorroñok proposatu du—. Argi adierazi du Zupiriak: «Jaurlaritzak uste du eztabaida itxita dagoela; Gernika dagoen tokian dago».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

Aitor Biain

Musikari askok bilakatzen dituzte kantu beste sortzaile batzuek idatzitako hitzak. Enkarguz egin ohi dituzte gehienetan, doinua eta gaia aurrez emanda, baina baita aurretik idatzitako testuak erabilita ere. Entzulearentzat sarri ezezaguna izan ohi den langintza da, ordea, kanta idazlearena.

Camen Martin Gaite idazlea, 1995. urtean. ©BERRIA

Solas betea

Joannes Jauregi

XX. mendeko idazle nagusietako bat izan zen Carmen Martin Gaite espainiar letretan. Pentsamendua muturreraino atzeman nahi izan zuen, eta ahozkotasuna ere idatzira ekarri.

Irati Jimenez idazleak iaz plazaratu zuen <em>Begiak zabalduko zaizkizue</em> saiakera. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Los Angeleseko bere etxean grabatu du disko berria Sharon van Ettenek. ©TORBEN CHRISTENSEN / EFE

Trauma baten aringarri

Mikel Lizarralde

Pandemia bete-betean eta hark eraginda sortu ditu Sharon van Etten kantari estatubatuarrak 'We've Been Going About This All Wrong' bere seigarren diskoko hamar kantuak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...