Albistea entzun

Sindikatuak

LABek protesta ikusgarria egin du Donostian, emakumeen lan baldintza kaskarrak salatzeko

Krisia emakumeen lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditzea onartezina dela salatzeko egin dute.

LABeko ekintzaileak autobus baten gainean, Donostian.
LABeko ekintzaileak autobus baten gainean, Donostian. LAB Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko ekainak 9 09:53

"Sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera borrokatzeko" LAB egiten ari den ekintza sortaren barruan, beste protesta bat egin du gaur Donostiako erdigunean, ekintza ikusgarria, zenbait pertsona autobus baten gainera igo baitira sindikatuaren erreibindikazioak erakusteko.

"Sektore feminizatuetako langileen lana aitortzea, duintzea eta babestea" eskatu zuen sindikatuak, astelehenean, Deustuko zubian, Bilbon. Bada, gaur, Donostiako Askatasunaren hiribidea blokeatu dute, autobus artikulatu batera igota. "Inor ez dagoela soberan aldarrikatu dugu, sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera salatzeaz gain. Emakume langileok kalera atera gara, eta egunerokoa eten nahi izan dugu gaurko ekintzarekin".

Sindikatuak dio "emakumeen lan baldintza prekarioen arduradun nagusiak seinalatzeko" egin duela ekintza, eta instituzio zein patronalei mezu bat helarazi diotela: "Langabezia izugarria da, eta, hemendik aurrerako joeran, kopurua hau biderkatzeko arrisku handia dago. Krisia ezin da gure lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditu. Eta ezin du isilpean gelditu”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

CAfen tranbia bat, Friburgon. ©CAF

CAFek trenak eta tranbiak egingo ditu Alemaniarako

Iker Aranburu

LRV tren arinak egingo ditu Ruhr harrorako, eta tranbiak Friburgorako.

Volkswagenen aparkalekua, Iruñeko Landabenen, iaz ©JES┌S DIGES /EFE

Mercedes gelditu egingo da datorren astean, eta VWek bi egunez irekiko du soilik

Joxerra Senar

Gasteizko fabrikak azaldu du erdieroaleen mundu osoko hornidura faltaren ondorio dela. Volkswagenek 5.000 ibilgailu ditu aparkalekuan, bukatu gabe

ELA eta LABeko banderak, mobilizazio batean. ©Oskar Matxin Edesa / FOKU
 ©ISABELLE MIQUELESTORENA / IPARLA

Gasolina azken urteotako preziorik garestienera iritsi da azken egunotan

Xabier Martin

Brent upelaren salneurria ia 75 dolarrean dago, eta adituek uste dute 100 dolarrera iritsiko dela, pandemiaren osteko susperraldiaren eraginez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna