"Sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera borrokatzeko" LAB egiten ari den ekintza sortaren barruan, beste protesta bat egin du gaur Donostiako erdigunean, ekintza ikusgarria, zenbait pertsona autobus baten gainera igo baitira sindikatuaren erreibindikazioak erakusteko.
Donostiako erdialdera ekarri dugu sektore feminizatuen egoera salatzeko dinamika ekintzailea #FuntsezkoakBeti
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 9, 2021
Emakumeok* pairatzen ditugun prekaritatea eta enplegu galera salatu dugu. Inor ez dago soberan! pic.twitter.com/71dRPwgMkk
"Sektore feminizatuetako langileen lana aitortzea, duintzea eta babestea" eskatu zuen sindikatuak, astelehenean, Deustuko zubian, Bilbon. Bada, gaur, Donostiako Askatasunaren hiribidea blokeatu dute, autobus artikulatu batera igota. "Inor ez dagoela soberan aldarrikatu dugu, sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera salatzeaz gain. Emakume langileok kalera atera gara, eta egunerokoa eten nahi izan dugu gaurko ekintzarekin".
Donostiako Askatasunaren hiribidea blokeatu dugu, emakume* langileon eskubideen defentsan #FuntsezkoakBetipic.twitter.com/MNWP7Z60ME
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 9, 2021
Sindikatuak dio "emakumeen lan baldintza prekarioen arduradun nagusiak seinalatzeko" egin duela ekintza, eta instituzio zein patronalei mezu bat helarazi diotela: "Langabezia izugarria da, eta, hemendik aurrerako joeran, kopurua hau biderkatzeko arrisku handia dago. Krisia ezin da gure lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditu. Eta ezin du isilpean gelditu”.
Borroka da bide bakarra!
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) June 9, 2021
Bibs zuek!!! pic.twitter.com/pMmzOT3GWb