Lan istripua

Pertsona bat hil da Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian, eskailera batzuetatik erorita

Atzo gertatu zen ezbeharra, Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Eskailera begitik erori zen gizona, eta larriki zauritu zen.

LAB sindikatuak gaur goizean Jaurlaritzako egoitzan egin duen elkarretaratzea. @LAB_JAURLARITZA
2021eko ekainaren 9a
16:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan jazo zen ezbeharra, atzo. Eskaileren artean dagoen tartetik erori zen 48 urteko gizona, 14:00ak inguruan. Zauri larriak eragin zizkion, eta, Santiago ospitalera eraman zuten arren, ordu batzuen buruan hil zen. 

Ertzaintza eta Osalan gertatutakoa ikertzen ari dira. Informazioa ezkutatzea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari. LABek lan istripu bat izan dela salatu du sare sozialetan, eta elkarretaratze bat antolatu du gaur goizerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.