Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan jazo zen ezbeharra, atzo. Eskaileren artean dagoen tartetik erori zen 48 urteko gizona, 14:00ak inguruan. Zauri larriak eragin zizkion, eta, Santiago ospitalera eraman zuten arren, ordu batzuen buruan hil zen.
Ertzaintza eta Osalan gertatutakoa ikertzen ari dira. Informazioa ezkutatzea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari. LABek lan istripu bat izan dela salatu du sare sozialetan, eta elkarretaratze bat antolatu du gaur goizerako.