Albistea entzun

Iruñeko Udalak euskara baztertu zuen, baita sanferminetako zapian ere

Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du iazko uztailaren 6an udaletxean paratutako zapi erraldoiak euskararen ordenantza urratu zuela

Iruñeko Udalak iaz paratutako zapi erraldoia.
Iruñeko Udalak iaz paratutako zapi erraldoia. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2021eko ekainak 10 11:21

Los viviremos (biziko ditugu) leloa zeraman zapi erraldoia paratu zuen Iruñeko Udalak iazko uztailaren 6an udaletxeko balkoian, sanferminak bertan behera gelditu zirela eta. Mezua gaztelaniaz idatzia zegoen nagusiki, letra larriz eta tamaina handian. Beherago (eta dezente tamaina txikiagoan), euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak irakur zitezkeen. Orain, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du mezu horrek urratu egin zuela euskararen ordenantza. Zehazki, Navarra Sumak euskara gutxietsi zuela uste du auzitegiak, eta «tratu baztertzailea» eman ziola. EH Bilduren udal taldeak aurkeztutako helegiteari erantzunez eman du ebazpena auzitegiak.

Salaketan, EH Bilduk argudiatu zuen Iruñeko Udalaren zapiak urratzen zuela euskararen ordenantzak seinale eta mezu publikoez dioena: euskarak eta gaztelaniak «presentzia bera» izanen dutela hiriaren hizkuntza paisaian. Administrazio auzitegiak arrazoia eman dio.

Zapiak 11 metroko zabalera eta 4,70 metroko altuera zuen, eta bederatzi egunez egon zen balkoian zintzilik: uztailaren 6ko eguerditik uztailaren 15eko goizera arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Herritar bat txertoa jartzen, Baionako txertaketa gunean. ©Guillaume Fauveau

Hego Euskal Herriko herritarrak Ipar Euskal Herrian txertatzeko irizpideak zehaztu dituzte

Berria

Iparraldean bizi behar da bertan txertoa hartzeko. Halere, lehen dosia Iparraldean hartu duten Hego Euskal Herritarrek bigarren dosia hartzen ahalko dute leku berean.

Euskarazko hezkuntzaren aldeko elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean ©Idoia Zabaleta / FOKU

Euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatzeko, dozenaka lagun bildu dira Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Olaia L. Garaialde

Uztailaren 2an Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek.

Heriotza duinaren lorratzetan

«Eskubideei buruz ari gara eutanasiaren gaiaz mintzo garenean»

Berria

Eutanasiari buruzko ikus-entzunezko berezi bat egin du BERRIAk: 'Heriotza duinaren lorratzetan'. Eutanasiari berari eta legeari buruz hitz egiten du, hiru elkarrizketaturen ahotik.

Zarauzko hondartza olatu handiekin. ©Andoni Canellada/ FOKU

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea itsas mailaren igoerara egokitu nahi dute

Iñaki Agirre Perez

Klima aldaketak Hegoaldeko itsasertzean izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko plan bat garatzen ari da Jaurlaritza, 2100erako itsas maila 80 zentimetro igo daitekeela aurreikusita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.