Albistea entzun

Gatzak Eusko Label sor-marka izango du

Añanako eta Leintz Gatzagako enpresek ekoiztutakoek eramango dute etiketa: 170 tona ekoiztu zituzten iaz. Zerrendara batu den hemezortzigarren produktua da.

Bi langile, Añanako gatzagetan, ostegun honetan
Bi langile, Añanako gatzagetan, ostegun honetan Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko ekainak 10 16:56

Eusko Label produktuen zerrendan sartu da Euskal Gatza. Izendapen hori izango dute Añanako Gatz Haraneko (Araba) eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) ur gaziko iturburuetan ekoiztutako gatzek. 2020an, bi gatz enpresek 150 tona iturburuko gatz eta 20 tona gatz lore produzitu zituzten.

Euskal Gatza hainbat formatutan aurkeztuko da merkatuan, kristalezko potoetan eta kartoizko ontzietan, eta hainbat elaboraturekin osatuta: adibidez, baratxuria, pipermina, kaiena eta Proventzako belarrak.

Eusko Label zigiluaren arduradunek nabarmendu dutenez «kalitate handiko gatza da, modu jasangarrian eta artisau eran ekoitzi, sailkatu eta ontziratua». Produktuaren ezaugarriei dagokienez, azpimarratu dute Euskal Gatzak ez duela inolako tratamendu fisiko edo kimikorik, ezta gehigarririk eta trinkotzearen kontrako produkturik ere. «Bi gatzagetan, mendeetan zehar garatu duten elaborazio modu tradizionalari eusten zaio. Añanako Gatz Haranean eguzkia eta haizea erabiltzen dira gatzaren kristalizazio prozesuan, eta Leintz Gatzagan, berriz, bertako basoetako egurrekin egindako sua», gogoratu dute.

Gatzarekin batera, hemezortzi produktuk osatzen dute Eusko Label zigilua dutenen zerrenda. Honako hauek: okela, baserriko oilaskoa, esne bildotsa, baserriko txerria, hegaluzea eta hegalaburra, baserriko arrautza, esnea, eztia, Arabako patata, Gernikako piperra, tomatea, barazkiak, Ibarrako piparrak, egoskariak, oliba olio birjina estra, Arabako aleak, antxoa eta gatza. Horiez gain, Eusko Labelekin egindako produktuak daude. Etiketa hori jaso duten azkenengoak izango dira ogia eta gaztak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa, María Jesús Montero bozeramailea eta  Carolina Darias Osasun minstroa, Madrilen, ostegun honetan ©Juan Carlos Hidalgo (Efe)

Argindarraren BEZa jaistea «adabaki» bat dela salatu dute

Jokin Sagarzazu

Neurria larunbatetik aurrera egongo da indarrean, urtea amaitu bitarte. Kontsumitzaile arrunt batek sei euro inguru aurreztuko ditu hilean. 

Bukatu gabeko autoak, VWen Iruñeko lantegiko aparkalekuan. ©Iñigo Uriz / foku

Mercedesek ez du luzatuko itxiera, baina aldi baterako erregulazioa eskatuko du

Iker Aranburu

Enpresak uste du erdieroaleen eskasiak luze joko duela, eta malgutasun poltsa ez dela nahikoa. VW Nafarroan ere ABEE bat izango dute, sei hilabetez

Hegazkingitza sektoreko lantegi bat ©Efe

Hegazkingintzaren fakturazioak %28 egin zuen behera iaz

Imanol Magro Eizmendi

Hegan klusterraren arabera, 1.500 lanpostu galdu ziren sektorean, guztien %10 inguru

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.