Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Itsas kulturarekin liluratu Itsasmuseumen

Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.

Itsasmuseumeko sarrera.
Itsasmuseumeko sarrera. ITSASMUSEUM

Itsasmuseumek itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du, Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian.

Bildumen barruan aipagarriak dira dikeetan ikus daitezkeen itsasontziak. Besteak beste, Portu belaontzia, Nuevo Anchustegui arrantzaontzia eta Athletic gabarra. Halaber, museoaren aldameneko zelaigunean, itsas eraikuntzako eta Bilboko eta Bizkaiko itsas iraganeko elementu bereizgarri batzuk daude. Besteak beste, Carola garabi ospetsua eta Bonben Etxea. Dikeak oso garrantzitsuak dira itsas ondareko eraikuntzan, eta duela 153 urte eraiki zituzten.
Familiek eta haurrek ederki pasatzen dute bisita gidatu interesgarriekin, haur tailerrekin, ikus-entzunezko interaktiboekin eta gela didaktikoarekin.

Erakusketa interesgarriak

Gaur egun, aldi baterako bi erakusketa hauek daude zabalik:
Ibarrola en la ria, agua, hierro, fuego y aire (Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea). Agustin Ibarrolaren tamaina handiko 17 olio margo, eskultura bat eta hogei bat marrazki dira, itsasoari eta industriari buruzkoak. 2022ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
Zura eta Ura. Konrado Mugertzaren proiektua, itsas portuei buruzko argazkiak eta literatura uztartzen dituena. Irailaren 26ra arte egongo da zabalik. Ohiko bisitez gain, elkarteentzat eta taldeentzat ere bisita gidatuak prestatzen dituzte.

Argibide guztiak, www.itsasmuseum.eus webgunean.

Albiste gehiago

Herritarrak paseoan, Hernaniko (Gipuzkoa) kale batean. ©JON URBE / FOKU

Intzidentzia tasa ehundik beherakoa da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 133 kasu detektatu dira Hegoaldean. EHUk, MUk eta Deustuk aurrez aurre emanen dituzte eskola denak urri erdialdetik aurrera
Haur bat, Donostiako ikastetxe batean artxiboko irudia. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Hasi dira legea ehuntzen

Arantxa Iraola Irati Urdalleta Lete

Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoak hasiak dira hezkuntza hitzarmena negoziatzen. Hizkuntza eredua eta finantzaketa dira eztabaidagai nagusiak, baina uste dute badirela ados jartzeko aukerak
Klima aldaketaren aurkako manifestazioa, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Neurri zorrotzak» eskatu dituzte klima aldaketari aurre egiteko

Oihane P. Ramirez

Fridays For Future plataformak mundu osoko greba deialdia egin du. Besteak beste, Donostian, Bilbon eta Iruñean egin dituzte mobilizazioak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Itsasmuseum

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna