Itsasmuseumek itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du, Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian.
Bildumen barruan aipagarriak dira dikeetan ikus daitezkeen itsasontziak. Besteak beste, Portu belaontzia, Nuevo Anchustegui arrantzaontzia eta Athletic gabarra. Halaber, museoaren aldameneko zelaigunean, itsas eraikuntzako eta Bilboko eta Bizkaiko itsas iraganeko elementu bereizgarri batzuk daude. Besteak beste, Carola garabi ospetsua eta Bonben Etxea. Dikeak oso garrantzitsuak dira itsas ondareko eraikuntzan, eta duela 153 urte eraiki zituzten.
Familiek eta haurrek ederki pasatzen dute bisita gidatu interesgarriekin, haur tailerrekin, ikus-entzunezko interaktiboekin eta gela didaktikoarekin.
Erakusketa interesgarriak
Gaur egun, aldi baterako bi erakusketa hauek daude zabalik:
• Ibarrola en la ria, agua, hierro, fuego y aire (Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea). Agustin Ibarrolaren tamaina handiko 17 olio margo, eskultura bat eta hogei bat marrazki dira, itsasoari eta industriari buruzkoak. 2022ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
• Zura eta Ura. Konrado Mugertzaren proiektua, itsas portuei buruzko argazkiak eta literatura uztartzen dituena. Irailaren 26ra arte egongo da zabalik. Ohiko bisitez gain, elkarteentzat eta taldeentzat ere bisita gidatuak prestatzen dituzte.
Argibide guztiak, www.itsasmuseum.eus webgunean.