Memoria historikoa

Kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten gipuzkoarrak omendu ditu foru aldundiak

Guztira, laurogei gipuzkoar deportatu zituzten naziek. Horien familietatik 27 izan dira gaur ekitaldian.

Miliziano izandako bat, ekitaldian, kontzentrazio esparru batean jantziarazi zieten uniformeetako baten aurretik pasatzen. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko ekainaren 12a
12:42
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak II. Mundu Gerran kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten laurogei gipuzkoarrak omendu ditu gaur. Aldundian egin den ekitaldian izan dira laurogei horien familietatik 27. Markel Olano ahaldun nagusiaz gain, ekitaldian izan dira Etxahun Galparsoro eta Florentino Mariñelarena. Galparsorok kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 253 euskal herritarren ikerketa egin du, eta Mariñelarena La Ilusion kolektiboko kidea da. Iñaki Dieguezek musika jarri dio ekitaldiari, eta ikusgai egon dira deportatu zituzten garaian Manuel Mitxelenak eta Simone Vilaltak izan zituzten uniformeak.

Markel Olano ahaldun nagusiak esan du laurogei gipuzkoar horiek nazien izugarrikeria jasan zutela eta horri gero, zigor gehigarri gisara, aitortzarik eza gehitu zitzaiola. Gaurko ekitaldiarekin, aldundiak "isiltasun horrekin hautsi eta Gipuzkoako deportatuen memoria aldarrikatu" nahi izan du. "Memoria historikoko ariketa honek pertsona horiei izen-abizenak itzultzea dakar, haien memoria berreskuratzea, eta, era berean, gure gizartean benetako kultura demokratikoaren garapenean laguntzea", esan du Olanok.

Gipuzkoarrak bi txandetan iritsi ziren nazien kontzentrazio esparruetara. Lehenengoan, II. Mundu Gerra hasi berritan, mendebaldeko frontean preso hartu zituzten soldadu gipuzkoarrak izan ziren. Bigarrengoan, gerra aurreratua zela, Frantzia okupatuan erresistentzia ekintzetan atxilotutakoak izan ziren, Olanok berak azaldu duenez. "Bi kasuetan, 36ko gerraz geroztik sortu zen Espainako erregimenak bazekien zer gertazen ari zen, eta ez zuen ezer egin", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.