Albistea entzun

Espainia

Ione Belarra da Podemoseko idazkari nagusi berria

Alderdiko militanteen %88,7ren babesa jaso du, eta Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du.

Ione Belarra, gaur, Podemosen IV. batzarrean, Alcorconen (Madril, Espainia).
Ione Belarra, gaur, Podemosen IV. batzarrean, Alcorconen (Madril, Espainia). Fernando Alvarado / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko ekainak 13 11:38

Ione Belarra (Iruñea, 1987) da Podemoseko idazkari nagusi berria. Hala erabaki dute gaur alderdi moreko militanteek, eta Belarrak babes handia jaso du gainera: botoen %88,7 harentzat izan dira. Alderdia sortu zenetik karguan zen Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro denak.

Podemos 139.000 lagun inguru daude izen emanda, eta haietako 53.443k bozkatu dute; haietako 45.753, Belarraren alde. Gainontzeko hautagai guztiek boto gutxi eskuratu dituzte. 

Bozketaren emaitzak jakindakoan hartu du hitza idazkari nagusi berriak. Podemos «ahalik eta hurrunen eramateko» ahal duen guztia egingo duela hitz eman du, eta alderdia inoiz baino gehiago sendotzearen alde hitz egin du, Espainiako hurrengo hauteskunde orokorretan «irabaztera irteteko».

Aro berria

Hortaz gain, esker hitzak zuzendu dizkio politika utzi duen Pablo Iglesiasi. Belarraren ustez, ein handi batean, Iglesiasek hautsi du Espainian zegoen bipartidismoa, eta hori behe behetik sortu zuten alderdi baten bidez: «Eskerrik asko, erakutsi diguzulako militante batek beharrezkoena den lekuan egon behar duela; eskerrik asko guregatik egin duzunagatik, baina batez ere herrialdeagatik egin duzunagatik». Alcorconen (Madril, Espainia) egin duten ekitaldiaren hasieran omenaldi bat egin diote Iglesiasi.

Dena den, Podemosentzat aro berri bat hasiko dela azpimarratu du Belarrak: hazi egin behar dutela esan du, eta indar nagusi izatera iritsi. Besteak beste alderdi feminizatu ere egin nahi du, eta horregatik bere hautagaitzako lehen sei karguetan sei emakume daude.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Tellez, 2008ko ekaineko mobilizazio batean, Managuan. ©Mario Lopez / EFE

Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria

Jon O. Urain

«Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute.

IAren mobilizazioa, martxoaren 24ko greba zela-ta, Gasteizen. ©Iñigo Uriz / Foku

Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute

Berria

Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean

Uxue Barkos eta Maria Txibite, artxiboko irudi batean ©Jesus Diges / EFE

Foru Hobekuntza osatzera deitu du Txibitek, eta Barkosek ituna berritu nahi du

Jon O. Urain

Nafarroaren Egunaren bezperan, gobernuko bi alderdiak ez datoz bat herrialde horretako esparru juridikoak eduki beharreko garapenaz. Txibitek oharra egin du: PSNk ez du Esparza lehendakari jarriko.

Hainbat gaztek biribilgune bat moztu dute Bergaran (Gipuzkoa), eta garraio publiko

Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda

Berria

Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...