Albistea entzun

Nekazaritza

Abeltzainek salatu dute pentsuen prezioa sektorea itotzen ari dela

EHNE eta ENBA sindikatuek eskatu dute Elikagai Katearen Legea behin betiko onartzeko, gardentasunaz eta oreka, katebegi guztiei errentagarritasuna emateko eta gehiegizko jardunbideak galarazteko

EHNE eta ENBAko abeltzainen agerraldia.
EHNE eta ENBAko abeltzainen agerraldia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko ekainak 14

Abeltzaintza sektoreak ezin du jasan animalien elikaduraren eta, bereziki, pentsuaren kostuaren "igoera neurrigabea", mundu mailako
"merkatu erabat espekulatiboan zerealen balioa handitu delako". EHNE eta ENBA sindikatuek salatu dute abeltzainak itotzen ari direla "gehiegizko salneurri" horien artean. 2020an, batez ere, txerri eta hegazti azienden pentsuak izan ziren igoerak izan zituztenak, "baina azken sei hilabeteetan igoera behi eta ardi azienden pentsuetan ere gertatu da, bai haragitakoetakoek, bai esnetakoek erabiltzen dituztenetan".

Nekazarien sindikatuak esplikatu du prezioen igoera %20koa izan dela, gutxi gorabehera, eta hazkunde horrek areagotu egingo duela sektorearen "egoera delikatua". "Esnearen eta haragiaren prezioa ere jaitsi egin da, eta arazoak daude pasteroak eta errapeko txahalak kentzeko".

Mundu mailako pandemiaren egungo testuinguruan, mugikortasun mugek, ostalaritza eta jantoki kolektiboen itxierak eta abarrek ekarri dute elikagaien eskaria nabarmen handitzea distribuzioan, eta, horren ondorioz, kate horiek gorakada handia izan dute, bai fakturazioari dagokionez, bai etekinei dagokienez ere. "Paradoxa bat gertatzen da: fenomeno hori bera ez zaie ekoizleei helarazi, eta horiek ez dute isla positiborik izan emaitzen kontuan, inoiz baino elikagai gehiago saldu den arren", salatu dute nekazarien sindikatuek. "Distribuzioak industria eraldatzailea estutzen badu, horrek gauza bera egiten du abeltzainekin eta nekazariekin, ez baitute beren produktuen prezioa hobetu".

Elikagaien Katearen Legearen zain

Hori dela eta, abeltzaintza sektorak industriari eta banaketari eskatu die haien produktuen truke ordaintzen dituzten prezioak "eguneratzeko", abeltzaintza sektorearen errentagarritasuna bermatzeko. Hala, EHNEk eta ENBAkexijitu dute Elikagai Katearen Legea behin betiko onartzeko, "gardentasun handiagoa emateko, orekatzeko, katebegi guztiei errentagarritasuna emateko, gehiegizko jardunbideak galarazteko, ekoizpen kostuak ezartzeko eta gure produktuak entregatzeko orduan kontratuak eskatzeko".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

ELAk, LABek eta ESK-k aurreko asteazkenean egin zuten manifestazioa, Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda/Foku

Mercedesen, beste hiru greba egun proposatu dituzte ELAk, LABek eta ESK-k datorren asterako

Aitor Biain

Sindikatuen arabera, ekoizpena geratzea lortu du gaur ere, langileen gehiengoa ez baita lanera joan. Arratsaldean egingo dute manifestazioa hiru sindikatuek deituta. Langile batzordeari proposatu diote datorren astean beste hiru protesta egun antolatzea.  

Europako Batasuneko ingurumen eta energia ministroek bi eguneko bilera egin dute Luxenburgon. ©JULIEN WARNAND / EFE

Errekuntza motorreko auto berrien salmenta 2035an etetea adostu dute EBko herrialdeek

Irune Lasa

Bruselak 2026an aztertuko du hibridoekin eta erregai sintetikoko ibilgailuekin zer gertatuko den. EBko Ingurumen kontseiluak Klimaren Gizarte Funtsa 59.000 milioi eurora murriztea hobetsi du, eta ez du txikitu karbonoa isurtzeko doako eskubideentzako epea. 

INEren arabera, elikagaien izan dute pisu handiena inflazioaren gorakadan, erregaiekin batera. ©Victor Lerena / EFE

Inflazioa zabaltzen ari da, eta %10 ingurura iritsiko da ekainean

Iker Aranburu

Erregai, elikagai eta ostalaritza garestiagoen eskutik, Espainian %8,7tik %10,2ra igaro dela azaldu du INEren datu aurreratuak. Azpiko inflazioa %5,5era igo da.

Alemaniak 2035etik aurrera erregai sintetikoekin ibil daitezkeen auto berriak saldu ahal izatea nahi du. ©JULIAN STRATENSCHULTE / EFE

Europako Batasuna klima arauen negoziazioekin katramilatu da berriz ere

Irune Lasa

Ingurumen ministroak negoziatzen ari ziren oraindik atzo gauean. Errekuntza motorren epemuga eta Klimaren Gizarte Funtsa ziren eztabaidagai nagusiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...