Albistea entzun

Martxel Rodriguezek jaso du Arte Talentua Sustatzeko Saria

Maria Txibite Nafarroako presidenteak eman dio saria. Egin duen ibilbidea azpimarratu du, eta dantza garaikideari eman dion balioa eskertu dio.

Martxel Rodriguez, Maria Txibiterekin, saria jasotzeko ekitaldian, gaur, Baluarte auditoriumean.
Martxel Rodriguez, Maria Txibiterekin, saria jasotzeko ekitaldian, gaur, Baluarte auditoriumean. Nafarroako Gobernua Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2021eko ekainak 16 09:34

Nafarroako Gobernuak Martxel Rodriguez dantzariari (Lesaka, Nafarroa, 1990) eman dio Arte Talentua Sustatzeko Saria. Iruñeko Baluarte auditoriumean egin dute ekitaldia, gaur; Maria Txibite presidenteak eman dio saria Rodriguezi, eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak ere parte hartu du. Maiatzaren 28an jakinarazi zuten hark jasoko zuela saria, eta, egun batzuk geroago, artista BERRIArekin mintzatu zen.

Rodriguezek ez du gogoan noiz egin zuen dantzan lehen aldiz, baina Lesakako Tantirumairu euskal dantza taldean egin zituen bere ibilbideko lehen urratsak, eta dantza garaikidean murgildu zen gero. Trebakuntza zabala jaso eta hainbat proiektutan aritu ondoren, Led Silhouette konpainian lan egiten du egun, Jon Lopezekin batera, eta Lesakan kokatu dute konpainia berriki.

Aitortza hari ematea erabaki zuen epaimahaiak nabarmendu zuen Rodriguezek Europan erreferente diren dantza konpainietan jaso duen prestakuntza, bai eta gaztetatik ezagutza hori Nafarroako sormen komunitateari aplikatzeko izan duten gaitasuna ere. Ildo beretik, dantzariak nazioartean egin duen ibilbidea azpimarratu du Txibitek. Halaber, dantzari eman dion balioa eskertu dio, eta Led Silhouette konpainiarako egoitza gisa Lesaka aukeratu izana txalotu egin du.

Rodriguezek saria jasotzerakoan erakutsi duen «apaltasuna eta eskuzabaltasuna» nabarmendu ditu Txibitek, «dantza nabarmendu nahian, ez bere talentua», eta, hain zuzen ere, dantzak «integraziorako ibilgailu» eta «edozein pertsonarentzako adierazteko tresna» gisa duen garrantzia ere aipatu du.

Nafarroako Gobernuak iaz sortu zuen Arte Talentua Sustatzeko saria, Nafarroako artearen eta kulturaren esparruan gazte ekintzaileen lana babesteko, bultzatzeko eta ikustarazteko helburuekin. Esnaola kontseilariak adierazi du saria «sendotzea eta sortzaile gazteentzako erreferente bihurtzea» espero duela.

Jasotako babes publikoa eskertu du

Rodriguezek, berriz, sarirako hautatuak zeuden beste 11 artistak izan ditu gogoan: «Gazteak gara guztiak, 1990eko hamarkadan jaiotakoak, eta munduko bi krisi bizi izan ditugu, baina gure grinei jarraitu diegu, errealitateari aurre egiteko». Hauek ziren gainerako hautagaiak: Alicia Urtasun, Massil Allatxe, Joseba Ceberio, Sergio Eslava, Sofia Esparza, Barbara R. Gragirena, Andrea Irurzun, Iruñeko Gazte Orkestra, Erik Rodriguez, Andres Sanz eta Taupadak.

Nafarroako dantza garaikidearen sektoreari dagokionez, «heterogeneoa eta anitza» dela esan du Rodriguezek, eta «ikasten, eboluzionatzen, hazten eta erakusten» ari dela, hartzaileekin «hartu-eman etengabean». Era berean, eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari dantza sustatzeagatik, DNAren gisako programa propioekin. Laguntza horiei esker, duela urte batzuk ez bezala, gaur egun Nafarroan dantza bizibide izatea posible dela uste du, egunkari honi egindako elkarrizketan adierazi zuen moduan.

Rodriguezek bere ingurukoekin partekatu nahi izan du saria, ez zutelako inoiz gelditu «gauza guztien gainetik dantza egiteari uzten ez zion haurra», eta bereziki Jon Lopez kidearekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Itxaro Borda idazleak hiru asteko egonaldia egin du Usurbilen. ©GORKA RUBIO / FOKU

EUSKARAZ SORTZEKO AKUILUA

Olatz Enzunza Mallona

Hiru asteko egonaldietan, hamasei ipuin, bost antzerki obra eta bost film labur landuko dituzte Geuretik Sortuak egitasmoan. Udalbiltzak abiatu du proiektua, euskarazko sorkuntza bultzatzeko, eta jadanik martxan dira sormen lanak egiteko egonaldietako batzuk.

 ©Exprai
Kenny Barron All Star Quartet, ostiralean, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU
Juan Lopez de Uralde eta Nuria Lopez de Guereñu, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Odol kontuak

Andrea Barreira Freije

Kazetaritzan lizentziatua. Literatura fantastikoa idazten du. Palabra de Bruxa (Galaxia, 2018) eta Non hai luz sen escuridade (Urco, 2015) liburuak argitaratu ditu, baita zenbait ipuin antologia kolektiboetan, adibidez O libro dos libros (Galaxia) eta Contos do Sacaúntos. Romasanta o criminal (Urco) argitalpenetan. Umeentzako Que pode saír mal? gabon ipuina ere sortu zuen Ana Seoaneren ilustrazioekin Pontexogos ekimenerako (Pontevedra, 2016/17). Zenbait irakurle talde koordinatzen ditu Santiagoko Anxel Casal liburutegi publikoan eta A Coruñako Miguel Gonzalez-Garces liburutegi publikoan. Narratiba mintegiak ematen ditu, nerabe zein helduentzat, Pontevedrako Taller Abierto Gestion Cultural-en baita eskola, institutu, liburutegi, azoka eta literatur ekitaldietan. Literatur kritikarako A Sega talde feministako kidea da.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.