Albistea entzun

Murgiltze eredua

Frantziako Konstituzio Kontseiluak zehaztu du ikastolei ere badagokiela debekua

Asteazkenean argitaratutako komentarioa moldatu du, eta murgiltzearen debekua «irakaskuntzaren zerbitzu publikoari» dagokiola idatzi du, zehaztuz, ikastolen gisako itunpeko eskola pribatuak horren baitan sartzen direla. Murgiltzearen aldeko mozioa onartu du Euskal Hirigune Elkargoko batzarrak.

Maiatzaren 9ko manifestazioa, Baionan
Maiatzaren 9ko manifestazioa, Baionan Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko ekainak 19 08:56

Nahasmena erabatekoa da. Aste honetan Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratutako komentarioak besterik ulertzera eman bazezakeen ere, hizkuntza gutxituen irakaskuntza murgiltze ereduan egiteko debekuak ikastolak ere kontuan hartzen ditu. Hala zehaztu dio l'Express astekariari Frantziako Konstituzio Kontseiluak berak. Aste hasierako idazkian eragileek «gibel egite bat» ikusi bazuten ere, joan den maiatzaren 21ean argitaratu zuen ebazpenaren ildo berean segitzen dute: ikastolak, eta hizkuntza gutxituak murgiltze ereduaren bidez irakasten dituzten gainerako itunpeko eskola pribatuak Frantziako Konstituzioaren kontrakoak dira.

Hiru hitzek erabaki bat aldatu dezakete. Asteazkenean publikatu zuen hikuntza gutxituen legearen kontra maiatzean hartutako erabakia justifikatzeko komentarioa Frantziako Konstituzio Kontseiluak. 15. orrialdean zehaztu zuen «irakaskuntza publikoaren kasuan bakarrik» dela konstituzioaren kontrakoa murgiltzea. «Konstituzio Kontseiluak egiaztatu du, irakaskuntza publikoaren barruan, halako irakaskuntza kontraesanean dagoela Konstituzioaren 2. artikuluaren eskakizunekin». Baina, geroztik, komentarioa moldatu du. Konstituzio Kontseiluaren webgunean komentarioa deskargatzen duenak bestelako formulazio bat aurkituko du, orain, txostenaren 15. orrialdean. Hain zuzen ere, «irakaskuntzaren zerbitzu publikoa» aipatua da bertsio berrian.

Lehen bertsioan irakaskuntza publikoa aipatzen zuen Frantziako Konstituzio KontseiluakFrantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratutako lehen dokumentuan «irakaskuntza publikoa» aipatzen zuen. BERRIA

Orain, moldatua ageri da dokumentua, eta formulazioak «irakaskuntzaren zerbitzu publikoa» aipatzen du. BERRIA

Michel Feltin-Palas L'Express astekariko kazetariak jakinarazi du galdera egin diotela Frantziako Konstituzio Kontseiluari «irakaskuntza zerbitzu publikoa» formulazioak zer barnebiltzen duen zehazteko. Facebooken argitaratu duenez honek erantzun die, ikastolak bezalako itunpeko eskolak ere sartzen direla. Gaur gaurkoz, ez dakigu noiz egina izan den dokumentuaren aldaketa.

Euskal Elkargoa murgiltzearen alde

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko mobilizazioak biderkatu dira, azken asteetan. Maiatzaren 29an milaka jende elkartu ziren Baionan egin zen manifestazioan, eta, aste honetan, Baxoa eta Brebeta euskaraz pasa ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek, eta okupazioak egin dituzte Ortzaizeko (Nafarroa Behera), Idauze-Mendiko eta Larraineko (Zuberoa) eskola publikoetan, heldu den ikasturtean euskarazko irakaskuntza elebakarra abiatzeko proiektuak onartu diezazkieten.

Gaur goizean, mozio bat onartu du Euskal Hirigune Elkargoko batzarrak, eta Frantziako Estatuari eskatu diote «murgiltze» proiektu horiek ireki ditzala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Etxeratzeko agindua Nafarroan abuztuaren 5era arte luzatzea onartu du justiziak

Etxeratzeko agindua Nafarroan abuztuaren 5era arte luzatzea onartu du justiziak

Arantxa Iraola

Gainerako murrizketak irailaren 2ra arte luzatzea onartu du; hamar pertsonatik gora ezingo dira elkartu, eta jai giroko ekitaldi asko galarazita egongo dira aurrerantzean ere

Esako urtegia. ©JESUS DIGES / EFE

Esa: bi hamarkada mamuaren itzalpean

Ion Orzaiz

Hogei urte igaro dira Esako urtegia handitzeko lanak hasi zirenetik. Denbora horretan, lanen aurrekontuaren neurri berean handitu dira segurtasunari buruzko kezkak eta kontrako iritziak. Adituen ustez, lanak amaituta ere, «urtegia ez da inoiz beteko».
COVID-19a atzemateko testak, laborategi batean. ©Elvis González, EFE

Eguneko positiboak 2.000 kasuren langatik hurbil dira berriz ere

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak eta Osasunbideak beste 1.980 kutsatu detektatu dituzte asteazkeneko testetan. 57 lagun erietxeratu dituzte COVID-19ak jota.

Elkarretaratze bat, Gasteizen, eraso transhomofoboen aurka. ©Juanan Ruiz / Foku

Emakume transexual baten kontrako erasoa salatu dute Gasteizen

Berria

Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak salatu duenez, uztailaren 22an eraso fisikoa egin zioten emakume transexual bati, Gasteizen. Lizarran ere eraso homofobo bat salatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna