Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi emakume erasotzeagatik

Erasotzaileak bi emakume kolpatu ditu kalean, goizeko ordu desberdinetan. Aurretik, bilaketa, atxilotze eta espetxeratze aginduak zuen.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Berria
2021eko ekainaren 28a
17:01
Entzun

Poliziak gizon bat atxilotu du gaur Iruñean, goizean bi emakume erasotzea egotzita. Antza, haietako bat bere bikotekidea da, eta horrek agenteei azaldu dienez, gizonak hainbat aldiz kolpatu du kalean poltsa batekin, oinezko batek esku hartu duen arte.

Erasoaren lekura heldu direnean, poliziek ikusi dute gizona emakumeari garrasika ari zela, eta, bikotea identifikatzean, erasotzaileak agenteetako bat bultzatu eta metxero ba jaurti dio, Poliziaren arabera. Jarraian, atxilotu egin dute.

Gertakari horren ostean, Poliziak ondorioztatu du gizon hura goizeko beste eraso batekin erlazionatuta zegoela. Izan ere, mezularitza enpresa batentzat lanean ari zen emakume batek salatu du gizon batek ostikada bat jo eta poltsa batekin eraso diola, ihes egin eta bere auto barruan babestu den arte.

Bi gertakariak aztertuta, erasotzailea gizon bera zela ebatzi du Poliziak, eta gaineratu du aurretik Iruñeko Zigor arloko 4. Epaitegiak bere bilaketa, atxilotzea eta espetxeratzea aginduta zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.