Hilberria

Anton Barrutia txirrindulari ohia hil da

Errepidean nahiz ziklokrossean aritutakoa, 1950eko eta 60ko hamarkadetan zehar 52 garaipen eskuratu zituen. Gerora, KAS taldeko zuzendaria izan zen. 88 urte zituela hil da. 

Anton Barrutia, artxiboko irudi batean, sari bat jasotzen. 88 urte zituela zendu da iurretarra. JON HERNAEZ / FOKU
Jon Ander De la Hoz.
2021eko uztailaren 13a
18:10
Entzun

Euskal txirrindularitzak erreferente bat galdu du. Anton Barrutia hil da 88 urte zituela. Iurretakoa (Bizkaia) zen sortzez, eta errepideko lasterketetan nahiz ziklokrosean aritu zen. Anaia zuen Kosme Barrutia ziklista ohia.

Barrutia gazterik hasi zen txirrindularitzan, eta era guztietako bideetan zaildu zen. 1952 eta 1966 urteen artean aritu zen profesionaletan. Norbere kasa hasita, Gamma taldera egin zuen jauzi, eta KAS taldean egin zituen urterik gehienak. Bere ibilbidean 52 garaipen lortu zituen. Tartean, Espainiako Itzuliko lau etapa irabazi zituen, eta ziklokrosean Espainiako Txapeldun izan zen bi aldiz.1960ko Munduko Txapelketan laugarren izan zen.

Behin erretiroa hartuta, Barrutiak txirrindularitzari lotuta segitu zuen. 1971 eta 1978 artean KAS taldeko zuzendari izan zen. Lagintza horretan Dalmacio Langarika eta Eusebio Velez izan zituen bidelagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.