Gaur eman dituzte Almerian Espainiako Kritikaren Sariak, eta euskarazko atalean Jon Alonso eta Koldo Izagirre izan dira irabazleak.
Alonsok narratiba arloan eskuratu du saria, Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik. Izagirrek, berriz, poesia arloan, Rimmel liburuagatik.
Gazteleraz, Eduardo Lagok irabazi du narratiban, Julia Ucedak poesian. Katalanez, Eduard Marquezek narratiban, Ponc Pons poesian. Galizieraz, Manuel Rivasek narratiban, Manuel Vilanovak poesian.
1956. urtetik ematen dituzte Kritika Sariak. Diru saririk gabekoa da.
Literatura