Faxismoa

Pintaketa faxistak egin dituzte Uribe Kostan

Asteburuan egin dituzte, 1936ko estatu kolpe faxista goraipatzeko

Erandioko kiroldegian egin duten pintaketa matxista. SORTU URIBE KOSTA
Naroa Torralba Rodriguez.
2021eko uztailaren 19a
13:09
Entzun

Margoketa faxistak egin dituzte Uribe Kostako (Bizkaia) zenbait herritan: Getxon, Erandion eta Leioan. Atzo arratsaldean zabaldu ziren irudiak, eta denetan ageri da uztailaren 18aren erreferentzia. Atzo bete ziren 85 urte 1936ko estatu kolpe faxistatik.

Mugimendu abertzalearen aurkako mezuak dira batzuk: Los abertzales moriréis como en el 36 (36an bezala hilko zarete abertzaleak); Euskal Herria no existe aquí se habla en español (Euskal Herria ez da existitzen, hemen espainolez hitz egiten da). Matxistak dira besteak: Zorras separatistas os vamos a violar (Urdanga separatistak, bortxatuko zaituztegu). Euskalgintzari ere egin diote eraso, pintaketa bat Algortako Lauaxeta euskaltegiaren atean egin baitute.

Hainbat herritarrek atzo ezabatu zituen denak Gora herria kanpainaren barruan, gainetik idatziz Gora Euskal Herri euskalduna, feminista eta antifaxista, eta bideo bat zabaldu zuten. Sortuk, Ernaik, Sare Antifaxistak, Haziak Algortako talde feministak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, salatu egin dituzte margoketak.

EH Bilduk adierazi du indarkeria faxistak forma asko dituela, eta azkenaldian guztietan agertzen ari dela: «Ez dugu gure herrian horrelakorik onartuko. Ez gure kaleetan, ez gure etxean, ez inon». Era berean, Elkarrekin Podemosek «batasunerako» deia egin du, eta «eskuin muturraren erasoen aurrean memoria eta demokrazia» aldarrikatu ditu.

Elkarretaratzera deitu dute biharko, uztailak 20, 20:00etan Erandioko metro geltokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.