Albistea entzun

Gipuzkoak Ticket Bairen egutegiari eutsiko dio

Foru Ogasunak Ticket Bai fakturak kontrolatzeko sistema ezarrita nahi du 2022ko urtarrilaren 1erako.

Jokin Perona Ogasuneko zuzendaria eta Jabier Larrañaga Ogasuneko foru diputatua TicketBAI sistemaren aurkezpenean.
Jokin Perona Ogasuneko zuzendaria eta Jabier Larrañaga Ogasuneko foru diputatua TicketBAI sistemaren aurkezpenean. Gorka Estrada Tamaina handiagoan ikusi

June Romatet Ibarguren -

2021eko uztailak 20 10:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusitako planekin jarraituko du zerga iruzurra eragozteko fakturen kontrol sistemaren derrigortasunari dagokionez. Hiru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako proiektu bat da Ticket Bai, baina ez dute lurralde guztietan aldi berean ezarriko.

Bizkaiko Ogasunak astelehenean iragarri berri du erabaki duela bi urtez atzeratzea Bizkaiko enpresek eta autonomoek Batuz egitasmoarekin bat egiteko duten betebeharra, 2024ko urtarrilaren 1era arte. COVID-19aren pandemiaren ondorioz sortutako zailtasunak dira atzeratzearen arrazoia.

Gipuzkoan, ordea, proiektua «oso aurreratuta dago», aldundiak berak eta Merkataritza Ganberak martxan jarritako informazio kanpainekin. Ogasunak azpimarratu duenez, ez dago «kolapso arriskurik, eta lurraldeko denda eta establezimenduen %97k Interneterako konexioa dute»; beraz, inbertsioaren ikuspuntutik, «ez da arazo bat», aldundiaren ustez.

Hala, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, kudeaketa alorreko kolektiboa izango da sistema horrekin bat egingo duen lehen sektorea, eta pixkanaka beste sektoreak batuz joango zaizkio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskaltelen egoitza nagusia, Derion. ©Luis Tejido / Efe

Bezeroak irabazten dituela eta dirua galtzen duela sartuko da Euskaltel Masmovilen

Iker Aranburu

Kablea ordezkatzeak 5,5 milioi euroren galerak ekarri dizkio urteko lehen erdian Euskalteli. Ostiralean amaituko da Masmovilen eskaintza onartzeko epea.

Lanbideren bulego bat ©Raul Bogajo (Foku)

ELAk salatu du DSBEaren aurreproiektuak murrizketak ezartzen dituela

Jokin Sagarzazu

Sindikatuak dio onuradunek jaso beharko luketena baino 200-300 euro gutxiago jasoko dutela.

 ©Aritz Loiola / Foku
Tubacexeko langileak, Laudioko lantegiaren aurrean ©Aritz Loiola (Foku)

Tubacexek 23,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan

Jokin Sagarzazu

Taldearen berregituraketa «amaitutzat» eman du konpainiak, Laudioko eta Amurrioko lantegietan izan ezik. Urtearen bigarren zatian «emaitzak pixkanaka hobetzea» espero du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna