Albistea entzun

Ostegunean hasiko da Euskal Encounterren 29. aldia

Iaz 'online' egin behar izan zuten, baina aurten BECera itzuliko da. Presentzialki egingo bada ere, berezia izango da, osasun egoerak hala behartuta

Euskal Encounterraren 29. edizioaren aurkezpena, gaur Bilbon.
Euskal Encounterraren 29. edizioaren aurkezpena, gaur Bilbon. Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nerea Lauzirika -

2021eko uztailak 20 15:29

Uztailaren 22tik 25era egingo da 29. Euskal Encounter, Barakaldoko BECeko 5. pabiloian (Bizkaia). Aurtengo aldia ezohikoa izango da, normalean egoten diren postuen %10 baino ez baitira egongo, segurtasun neurriak errespetatze aldera. Euskaltel Fundazioak antolatzen du Euskal Encouter, eta Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzen du sustatzaile gisa, Spri taldearen bitartez. Gaur aurkeztu dute ekitaldia, Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaileak, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, eta Iruri Knörr Euskalteleko Marketin Digitaleko zuzendariak.

Egoera berezia bada ere, zenbait gauza ez dira aldatuko. Beti bezala, bost gune egongo dira, eta lehiaketek ere alde txikia izango dute aurreko urteetakoekin. Beste jarduera batzuk, ordea, egokitu egin behar izan dituzte, jesarrita egin ahal izateko. Gainera, aurten ez da Opengunerik egongo presentzialki. Lehen Opengune doakoa zen, eta sartzeko ez zen erregistrorik behar. Egungo egoera kontuan hartuta, sartu eta ateratzen denaren erregistrorik ez izatea arriskutsua izan daitekeelakoan, antolatzaileek erabaki dute seguruagoa dela Internet bidez egitea.

Iazko Euskal Encounterren bakoitzak bere etxetik hartu behar izan zuen parte, Discord aplikazioaren bitartez. Tresna hori erabiliko dute aurten ere, baina BECen bertan egongo dira parte hartzaileak. Gero eta ezagunagoa den Twitch plataforma ere erabiliko dute, bertan ez daudenek Euskal Encounterren gertatzen ari denaren nondik norakoen berri izan dezaten.

Iruri Knörr Euskalteleko Marketin Digitaleko zuzendariak adierazi duenez, aurtengo aldia ez da jendetsuena izango, baina bai azkarrena. Izan ere, Internetera konektatzeko 60 gigako abiadura eskainiko dute Euskal Encounterren. Aurtengoa berezia izango da, Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaileak azaldu duenez: "Ekitaldi deserosoa izango da, baina jarduerek merezi dute".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Niretzat pasio bat da, eta, datorrena datorrela, idazten jarraituko dut»

Olaia L. Garaialde

Osasungintza eta poesia uztartu ditu Azkargortak 'Eripoemia' poesia bilduman; besteak beste, heriotzaz eta denboraren joanaz idatzi du: «Gorputzaren kanpoko aldetik barrurako bidaia egin nahi nuen».
Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratze botanikoa. 2,5 hektarea ditu lorategiak, eta itsasotik 50 metroko altuera duen Erromardiko hondartzaren itsaslabarrean dago. ©JON URBE / FOKU

Naturarekin zuzenean batzeko aukera

Ane Markina Auzmendi

Udan hamaika plan egin daitezke, eta horietako bat Euskal Herriko lorategi botanikoak bisitatu eta ezagutzea izan daiteke.

Udaletxe azpiko arkua herriko sarrera nagusia zen Erdi Aroan. ©JON URBE / FOKU

Kaxkoaren ondarea

Olatz Esteban Ezkati

Hernaniko erdigunea paseo atsegina da Erdi Aroaren zaleentzat. Eraikin esanguratsuak eta historiaz beteriko kaleak topa daitezke han
Mikel Gurrearen <em>Heltzear</em> laburreko irudi bat. ©IRUSOIN

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna