Albistea entzun

Akordioa egin dute Olatzagutiko Cementos Portlanden, zazpi eguneko grebaren ostean

Hurrengo astelehenean greba mugagabea hasiko zuten langileek, baina akordio bat egitea lortu dute.

Cementos Portlanden fabrika
Cementos Portlanden fabrika Iñigo Uriz Tamaina handiagoan ikusi

June Romatet Ibarguren -

2021eko uztailak 20 16:08

Sindikatuen ordezkariek eta Portlandeko zuzendaritzak lan baldintzak hobetzeko akordioa lortu dute, Olatzagutiko lantegian zazpi greba egun egin ostean. Datorren astelehenean greba mugagabeari ekin behar zioten langileek, baina bertan behera geratu da mobilizazioa.

ELA sindikatuak azaldu du «egindako lanuzteen erantzunaren eta greba mugagabearen mehatxuaren ondorioz», enpresak bere jarrera negoziatzailea aldatu behar izan duela.

ELAk eta CCOOk zuzendaritzarekin egindako eta batzarrean berretsitako akordioa lortu da lantegian, beraz. «Akordioaren edukien artean dago errelebo kontratua hitzarmenean sartzea, eta etorkizunean erretiroa hartzeagatik lanposturik galduko ez dela bermatzea», ELAk jakinarazi duenez. Sindikatuak Cementos Portlandeko langileak zoriondu ditu, «enpresaren immobilismoa hausteko eta akordio on bat lortzeko funtsezkoak izan direlako».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lanbideren bulego bat ©Raul Bogajo (Foku)

ELAk salatu du DSBEaren aurreproiektuak murrizketak ezartzen dituela

Jokin Sagarzazu

Sindikatuak dio onuradunek jaso beharko luketena baino 200-300 euro gutxiago jasoko dutela.

 ©Aritz Loiola / Foku
Tubacexeko langileak, Laudioko lantegiaren aurrean ©Aritz Loiola (Foku)

Tubacexek 23,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan

Jokin Sagarzazu

Taldearen berregituraketa «amaitutzat» eman du konpainiak, Laudioko eta Amurrioko lantegietan izan ezik. Urtearen bigarren zatian «emaitzak pixkanaka hobetzea» espero du.

Tubacexeko langile batzuk, Laudioko lantegiaren aurrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Tubacexek helegiteari eutsi dio, eta langileek greban jarraituko dute

Jokin Sagarzazu

Bi aldeak prest azaldu dira aurretiko erretiroak eta borondatezko beste neurri «ez traumatiko» batzuk aztertzeko, baina ez dute ezer adostu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.