Jeff Bezos multimilionarioa espaziora iritsi da

New Shepard suziriaren kapsula 106 kilometrotara heldu da. 11 bat minutu iraun du hegaldiak.

Kapsula, lur hartzen. BLUE ORIGIN / HANDOUT / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 20a
17:28
Entzun

Jeff Bezos espaziora iritsi da gaur. Amazonen buruzagia izandakoa Texasko base batetik (AEB) aireratu da New Shepard suzirian, eta, gero, kapsula 106 kilometrotara heldu da, atzera lurrera itzultzeko. 11 bat minutu iraun du hegaldiak. Richard Branson multimilionarioak ere espaziora bidaiatu zuen duela astebete pasa, eta 90 bat kilometrotara ailegatu zen.

Amazonen kontseilari ordezkari izandakoak alboan izan ditu bere anaia, Wally Funk pilotua eta multimilionario baten 18 urteko semea. Suziri batean hasi dute hegaldia, baina, behin 76 kilometroko altuera harrapatuta, suziritik banandu da kapsula, eta horretan osatu dute bidaia. Zenbait minutuz grabitaterik eza esperimentatu ahal izan dute. «Egunik onena», esan du kapsula barrutik Bezosek, behin lur hartu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.