BIHAR BERRIA-N

Unai Iparragirre: «Discoveryrekin hiru saio elkarlanean egingo ditugu»

Euskal Telebistako zuzendari Unai Iparragirrerekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Unai Iparragirre ETBko zuzendaria. EITB
urtzi urkizu
2021eko uztailaren 21a
18:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Otsailean egin zuen publiko EITBko zuzendaritzak organigrama berria. Unai Iparragirrek (Arrasate, Gipuzkoa, 1973) apirilean hartu zuen ETBko zuzendari kargua. Elkarrizketa eman dio BERRIAri, eta iragarri du irailean lehiaketa bat estreinatuko duela ETB1ek. Zenbait telesail garatzen ari direla azaldu du, eta Discoveryrekin akordio bat iritsi direla hiru saio elkarlanean egiteko. Bihar irakurri ahalko denetik, hona pasarte labur batzuk:

«Baliteke erabakitzea ETB3 telebista linealean egon beharrean eremu digitalean egotea».

«Sortuko dugun streaming plataforma berrian gaztelaniazko edukiek pisu eta garrantzi txikiagoa izango dute euskarazkoek baino».

«Elkarlana sustatu eta zubiak eraiki behar ditu ETBk kolektibo askorekin: euskal munduarekin, kulturaren munduarekin, ekoizleekin...».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.