Otsailean egin zuen publiko EITBko zuzendaritzak organigrama berria. Unai Iparragirrek (Arrasate, Gipuzkoa, 1973) apirilean hartu zuen ETBko zuzendari kargua. Elkarrizketa eman dio BERRIAri, eta iragarri du irailean lehiaketa bat estreinatuko duela ETB1ek. Zenbait telesail garatzen ari direla azaldu du, eta Discoveryrekin akordio bat iritsi direla hiru saio elkarlanean egiteko. Bihar irakurri ahalko denetik, hona pasarte labur batzuk:
«Baliteke erabakitzea ETB3 telebista linealean egon beharrean eremu digitalean egotea».
«Sortuko dugun streaming plataforma berrian gaztelaniazko edukiek pisu eta garrantzi txikiagoa izango dute euskarazkoek baino».
«Elkarlana sustatu eta zubiak eraiki behar ditu ETBk kolektibo askorekin: euskal munduarekin, kulturaren munduarekin, ekoizleekin...».