Hiru gazte atxilotu dituzte Sopelan, joko aretoetan kalteak egitea egotzita

Ernaik jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak; laugarren pertsona baten etxera ere joan dira. Aske geratu dira ordu batzuetara.

Dozenaka lagunek parte hartu dute atxiloketen aurkako protestan. BERRIA
2021eko uztailaren 22a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Ernai gazte antolakundeak jakinarazi duenez, Sopelako (Bizkaia) hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizean, «joko aretoek sortzen duten miseria salatzeagatik». Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak; beste pertsona baten etxera ere joan dira, eta hari ere aretoetan kalteak egitea leporatu diote, baina ez dute atxilotuta eraman. Eguerdian aske geratu dira.

Atxiloketak salatzeko, mobilizatzera deitu du Ernaik. Dozenaka lagunek parte hartu dute Sopelako udaletxe plazan egindako elkarretaratzean.

Sortuk polizia operazioa gaitzetsi du, eta elkartasuna helarazi die atxilotuei. Espainiako Poliziaren parte hartzea ere salatu du: «Guztiz tokiz kanpo dago Euskal Herrian, are gehiago, herri-mugimenduko kideak kriminalizatu eta beldurtzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.