Golfa

Jon Rahmek positibo eman du, eta Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da

Barrikako golf jokalariak hiru PCR proba egin behar izan ditu, duela gutxi Erresuma Batuan egon zelako lehiatzen. Duela hilabete ere eman zuen positibo.

Jon Rahm, Erresuma Batuko The Open txapelketan. NIEL HALL / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 25a
09:11
Entzun

Domina bat eskuratzeko faboritoa zen euskal kirolaria Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da: Jon Rahm golflariak positibo eman du COVID-19a atzemateko test batean. Hala jakinarazi du Espainiako Batzorde Olinpikoak. Rahm duela gutxi Erresuma Batuan egon da The Open txapelketa lehiatzen, eta herrialde hartan egondako guztiek egin behar dituzten probetako batean eman du positibo, hirugarrenean. Lehen bi probek emaitza negatiboa eman zuten.

Rahmek duela hilabete eskas ere eman zuen positibo, koronabirusa atzemateko proba batean. Batzorde Olinpikoak jakinarazi duenez, inork ez du beteko Rahmen hutsunea, Ā«ez dagoelako baldintza guztiak betetzen dituen ordezko bat bilatzeko denborarikĀ».

Munduko golflaririk onenen zerrendan liderra da Rahm; joan den ekainean AEBetako Irekia irabazi zuem, eta hirugarren izan zen joan den asteburuan jokatutako Erresuma Batuko Irekian. Uztailaren 29an zen debuta egitekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.