Mintzola ahozko lantegia

Mintzola Fundazioa desegin egingo dute

Patronatuko kideek aho batez erabaki dute ibilbidea amaitutzat ematea. Euskaltzaindiari proposatu diote lekukoa har dezala ahozkotasunaren ikerkuntzan eta hedapenean.

Mintzola ahozko lantegiak EHUk antolatuako udako ikastaroetan parte hartu izan du, besteak beste. Irudian, aurtengo ikastaroetako bat. GORKA RUBIO/ FOKU
Berria
2021eko uztailaren 27a
11:51
Entzun

Mintzola fundazioa desegitea erabaki dute patronatuko kideek, aho batez. «Bertsogintzaz harago, ahozko gainerako diziplinetan gehiago sakondu eta eragiteko beharrak bultzatuta» abiatu zuten ahozko lantegiaren helburuaren eta egitekoen inguruko hausnarketa, duela urtebete, eta egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute orain. Halaber, lantegiaren jarraipena Euskaltzaindiaren esku uztea hobetsi dute: ahozkotasunari buruzko ikerketaren eta hedapenaren lekukoa hartzeko proposamena egin diote instituzioari. Euskaltzaindiak onartzen badu, inplikatutako eragileek irailetik aurrera hasiko dute erreleboaren baldintzak ezartzeko prozesua.

Erabakiaren ondorioz, Mintzolaren eta Bertsozale Elkartearen proiektuak fisikoki bananduak egongo dira aurrerantzean, eta, horrenbestez, ahozkotasunaren lanketa beste modu batera egingo dute, Mintzola osatzen duten erakunde eta eragileek adostu dutenez.

«Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketari eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea izan du helburu» ahozko lantegiak sortu zenetik, kideek azpimarratu dutenez. 2008an hasi zuen bidea egitasmoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.