Begia Tokion

Euskal Herriko 11 kirolari izan dira gaur lehian

Virginia Diaz lemazainik gabeko biko probako finalerdian lehiatu da, eta finalerako sailkatu. Bihar jokatuko du finala, 02:30ean.

Virginia Diaz eta Aina Cid arraunlariak. RAUL BOGAJO, FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko uztailaren 27a
18:41
Entzun

11 euskal kirolari lehiatuko dira gaur, uztailak 28, Tokion. Goizaldean hasi dira, 05:05ean, eta Kevin Peponnet izan da lehenengoa, 470 espezialitatean, Enoshimako bela portuan. Lapurtarraren lehen lasterketa izan da Tokioko Olinpiar Jokoetan.

05:30ean izan da Virginia Diazen txanda, lemazainik gabeko biko probako finalerdian. Lehia gainditu du Aina Cid kataluniarrarekin batera, eta bihar jokatuko dute finala, 02:30ean.

07:00etan hasi da errepideko txirrindularitza, baina Ion Izagirre 08:10ean abiatu da. Gipuzkoarrak ondo hasi du lasterketa, baina 15. kilometroan kalanbreak izan ditu, eta utzi egin du erlojupekoa.

12:30ean ligaxkako partida jokatu dute Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok Brasilen kontra. Espainiak 32-25 irabazi dio Brasili, eta Gurbindok gol bat sartu du.

13:00etan, berriz, Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabal lehiatu dira Argentinaren kontra. Bana berdindu dute, eta Merinok sartu du gola. Boli Kosta izango du aurkari final-laurdenetan, larunbatean.

13:45ean Jose Maria Basterra Otxoak ligaxkako partida izan du, Japoniaren kontra. Espainiako belar hockeyko selekzioak 1-4 irabazi dio Japoniari. Hurrengo partida ostiralean izango du Basterrak, Australiaren aurka.

Gaur, gainera, igeriketan ere zenbait final jokatu dira, 03:41etik aurrera. Gizonezkoen gimnastika artistikoko banakako finala ere jokatuko da, 12:15ean hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.