Txirrindularitza

Ion Izagirrek utzi egin du erlojupekoa, arazo fisikoengatik

Ondo hasi du lasterketa, baina 15. kilometroan kalanbreak izan ditu.Roglicek irabazi du urrezko domina, erakustaldia emanda.

Ion Izagirre, Tokioko Olinpiar Jokoetan. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 28a
09:34
Entzun

Tokioko Jokoak ez dira gozoak izan Ion Izagirrerentzat. BERRIAri herenegun adierazi zionez, larunbatean errepideko proban asko sufritu eta gero, gaur arantza atera nahi zuen erlojupekoan, baina ez da posible izan. Ormaiztegiarrak hasiera ona egin du, baina 15. kilometroan kalanbreak izan ditu.

Izagirrek, Rion, diploma olinpikoa eskuratu zuen lasterketa horretan, eta helburu berarekin ekin dio gaur.

Probari dagokionez, aise irabazi du Primoz Roglic eslobeniarrak. Erakustaldia eman du, eta minutu bat baino gehiago atera dio bigarren sailkatuari, Tom Dumoulin herbeheretarrari. Aurtengo Tourrari faborito nagusi gisa ekin zion Roglicek, baina erorikoek lasterketa uztera behartu zuten. Erori zen, baina altxa da, beste behin ere.

Ezustekoa eman du Dumoulinek ere. Urte bikainak egin ostean, txirrindularitza uztekotan egon da, baina, gau,r pronostikoak hautsi, eta erlojupeko zoragarria egin du. Segundo gutxiren buruan erabaki dira hurrengo postuak, eta brontzezko domina Rohan Dennis australiarrarentzat izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.